Zorrozgoitiko igogailu bertikala jada abian

uriola.eus 2016ko urt. 22a, 12:51

Zorrotzako auzokideek badute azpiegitura berria erabiltzeko aukera. Igogailu bertikalak Zorrozgoiti auzoa eta A8 autobidea lotuko ditu. 

Gaur, urtarrilak 22, jarri du abian Juan Mari Aburtok igogailu berria. Honetaz gain, igogailu beraren eta trenbidearen artean dagoen 22 metroko luzera duen oinezko zubi bat ere ipini izan dut. 

Igogailuan 13 lagun sartzen dira eta 10 metro baino gehiagoko desnibela du. Gainera energia aurrezteko sistema dauka. Honetarako, 657.000 euroko inbertsioa egin da, Bilboko Udalaren Mekanikoen Plan Bereziaren barruan. 

Igogailuari, irailean funtzionatzen hasiko den makurtuagoa den beste bat gehitu behar zaio. Azken honen bidez, Zorrotzako goialdea auzo-biotzarekin lotuta geratuko da. Zehazki Zorrotzako oinezkoentzako zubia eta Zazpilanda auzoa. 

Igogailu honekin, Bilbon, guztira, 20 daude. Horietaz gain, arrapala eta eskailera mekanikoak dituzten eremuak daude, bilbotarren bizi-kalitatea hobetzeko asmoz.