Motorzale bat hil da, kamioi batekin talka egitean

uriola.eus 2016ko urt. 25a, 12:43

Montevideo etorbidean gertatu da istripua gaur eguerdian Bilboko Udaleko lorategien zaintzara bideratutako kamioi baten eta motor baten artean. 

Motorzalea istripua gertatu den lekuan bertan hil dela jakinarazi du Trafiko Zuzendaritzak. 38 urteko barakaldoztarra da.

Oraindik orain ez da istripuaren zergatia ezagutzen. Kamioia Zorrotzara zihoan eta motorra aldiz Bilboko erdigunera elkarren kontra jo dutenean. Eguerdi aldera gertatu da istripua.            

Bilboko Udaltzaingoak Montevideo etorbidea moztu du ibilgailuentzat errepidea garbitu bitartean. 

@Bilbao_Polizia

@trafikoaEJGV

@112_SOSDeiak