M29ko grebako istiluengatik Deustuko bi gazterentzat fiskaltzak hamalauna urteko zigorra eskatu dutela eta, Grebalariak Aske! plataforma eratzea erabaki du Deustuko Greba Asanbladak.
Joan den astean batzar irekia egin zuen Deustuko Greba Asanbladak auziperatuen defentsarako kanpaina diseinatzeko. Batzarrean Deustuko, Erriberako, Arangoitiko eta Indautxuko hainbat pertsonak eta elkartek parte hartu zuten. Bertan kanpainaren lehen urratsak adostu zituten. Honakoak:
-Grebalariak Aske! plataforma sortzea.
-Manifestu bat idaztea, konpromiso zehatzekin, eta atxikimenduak biltzen hastea.
-Kanpainarako bitarteko bereziak sortzea (leloa –Grebalariak aske!-, ahal den leku guztietara eramateko pankarta bat, elastikoak…).
-Maiatzaren lehenean pankartarekin jartzea Plaza Biribilean, sindikatu gehienen manifestazioak bertatik pasatuko baitira, eta informazio-orri bat banatuko dute. 11:30ean iturrian jarri dute hitzordua (elastiko gorria eraman jantzita, hori izango baita kanpainaren kolorea).
-Maiatzaren 6an (astelehena), goizeko 11:00etan, prentsaurrekoa emango dute Euskalduna Zubiko eskaileretan, kasua salatzeko eta plataforma aurkezteko.