Hona hemen hile honetako galderari (Zer deritzozu han-hemenkako jaietan izan diren sexu erasoei?) sei herritarrek emaniko erantzunak:
Irantzu - Deustu
Desfasearen kultura aprobatxatzen da, baina ezin da onartu sexu erasoak normaltzat jotzea.
Jon Ander - Deustu
Sexu erasoei ez zaie beharrezko garrantzia ematen. Hedabideetan arreta merezi dute horrelako gaiek eta ez IruƱeako txupinazoan eskegi duten ikurrinak.
Axular - Deustu
Jai giroko sexu erasoei larritasuna kentzen zaie.
Guruzne - Deustu
Egunero bizi dugun errepresioa, jaietan, areagotu eta ikusgarri egiten da.
Iker - Indautxu
Kontzientziazioa falta da. Erasotu batzuk ez dute erasotuak izan diren kontzientziarik.
Garazi - Deustu
Lotsagarria da. Batez ere sanferminetan eta Menorcan gertatuagatik atera da gaia, baina, benetan, erasoak egunero salatzen dira eta ez zaie garrantzia ematen.