Doctor Deseok "Busco en tus labios. Lo mejor del Deseo" diskoa aurkeztu du

uriola.eus 2014ko ots. 27a, 11:52
Doctor Deseo taldeak bere hamalaugarren diskoa aurkeztu du eguerdiko 12:00etan Kafe Antzokian. Azkenengo lanak euskarri dotorea du; CDa eta DVDa.

Prentsaurrekoa eta gero, Bideografik ekoiztetxeak egindako dokumentala proiektatu eta taldekideek diskoak sinatu dituzte. Aurkezpen arrakastatsua izan da eta hainbat izan dira Kafe Antzokira gerturatutako lagunak. Aurreratu dutenez hurrengo kontzertua martxoaren 7an eskainiko dute Durangon, Plateruena Antzokian.