Udalaren arabera, hildakoa Getxon bizi baina Herbehereetakoa den 43 urteko emakume bat da. Goizeko 08:36 aldera, konortea galdu du Plaza Biribileko autobus geltoki baten ondoan eta errepidera erori da. Momentu horretan, geralekutik igarotzen zebilen 3151 lineako Bizkaibusak, atzeko gurpilekin harrapatu eta bertan zendu da emakumea.
Bizkaiko Foru Aldundiak ikerketa zabaldu du harrapaketa argitzeko.