2019/06/20 18:00 - 20:00

Hitzaldia

G7 EZ! - Oldartu taldearen hitzaldia

G7 EZ! - Oldartu taldearen hitzaldia
Kirruli Kultur Elkartea, Bilbo

Indautxuko Gazte Asanbladak G7aren aurkako Oldartu dinamikako kideak gonbidatu ditu ostegun honetan, ekainaren 20an, Kirruli Kultur Elkartera. Otsailean aurkeztu zuten Oldartu dinamika Ipar Euskal Herriko gazteek, "G7ko gailurra Miarritzen antolatzeak suposatzen duen inposaketa eta probokazioari aurre egiteko". Hitzaldiaren ostean, Mendi Sound Selektah egongo da musika jartzen.