Unibertsoaren misteriorik handienetakoa argitu nahian dabiltzanen lana ikusgai

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu Materia osoaren jatorriari lotutako Higgsen bosoiaren edo ‘Jainkoaren partikula’-ren bila dabiltzan 10.000 zientzialari inguruk nola lan egiten duten erakusten du Mark Levinson zuzendariak ‘Particle Fever’ filmean. Gaur, ikusgai izango da Multi aretoetan.

James Room, sakon eta latz

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

James Room, sakon eta latz

James Room musikagile eta kantariak bere abesti sakon eta latzak eskainiko ditu Indautxuko Silken hotelean hilaren 27 eta 28an. Hitzorduak 23:00etan izango dira.

Bigarren greba eguna Bilboko Abando Hotelean

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Bigarren greba eguna Bilboko Abando Hotelean

Atzo hasi zen ELAk Bilboko Abando hotelean deitutako greba mugagabea, zuzendaritzak garbitasun zerbitzu guztiak esternalizatzeko erabakiaren ondorioz.

Greba mugagabea hasi dute Abando hotelean

  Ekonomia-Lana  Abando - Indautxu

Greba mugagabea hasi dute Abando hotelean

Garbiketa zerbitzuaren kanpora ateratzea dela eta, ELA sindikatuak gaurtik aurrera greba mugagabeari ekin dio Abando hotelean. Eguerdian hotel aurrean elkarretaratzea egin dute langileek.

Parodia eginez salatu du Ernaik Kutxabanken pribatizazioa

  Jendartea  Abando - Indautxu Ernai Gazte Antolakundetik azaldu dutenez, pribatizazioak kutxen kontrola "15 espekulatzaileren esku" utziko du eta horiek ez dituzte "inolako jarraipen eta kontrolik izango" kutxen kudeaketan hartuko dituzten erabakien gainean.

Deustuko bi grebalariak espetxeratu ez ditzaten ekimen ikusgarria egin dute plaza Eliptikoan

  Politika  Abando - Indautxu Atzo arratsaldean, ekimen berezia egin zuen lagun talde batek plaza Eliptikoan, Urtzi Martinez eta Jon Telletxea kartzelaratuak izango diren bi grebalariei babesa adierazteko. Bi autobusetara igo; gazteen askatasuna galdegiten zuten pankartak atera eta bengalak piztu zituzten.

‘Keinuka mugaz gaindi’ Euskal Herria eta Kubako umeen filma pantailan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

‘Keinuka mugaz gaindi’ Euskal Herria eta Kubako umeen filma pantailan

‘Keinuka Mugaz Gaindi…un guiño, un sueño’ giza balioei buruzko film pedagogikoa da. Protagonista gisa haurrak hartuta, Euskal Herriko eta Kubako 20 ikastetxek osatu duten ikus-entzunezko honen bidez, munduan hain gutxietsita dauden balio aurrerakoien aldeko postura tinkoa egin nahi dugu.

Lanbideren murrizketek familiengan duten eragina aztertzen duen txostena eman dute

 Abando - Indautxu

Lanbideren murrizketek familiengan duten eragina aztertzen duen txostena eman dute

Lanbideren "azken murrizketa sozialak" eta "praktika okerrak" zehazten dituen txostena aurkeztu dute gaur Eusko Jaurlaritzaren egoitzan Bizkaiko langabeen elkarteek eta hainbat gizarte eragilek.

Greba Panda Security enpresan

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Greba Panda Security enpresan

Panda Security enpresako zuzendaritzak aurkeztutako errekurtsoaren zain bi urte luze eman eta gero, Auzitegi Gorenak baieztatu du enpresak abian jarritako absorzio-konpentsazio praktika ez dela legezkoa.

Georges Braque artisteari buruzko atzera begirakoa, Guggenheim museoan

Georges Braque artisteari buruzko atzera begirakoa, Guggenheim museoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia Artista frantsesaren heriotzearen 50. urteurrenaren harira, haren ibilbide osoa batzen dauen erakusketea antolatu dau Bilboko Guggenheim museoak. XX. mende hasierako abangoardiako artista nabarmenetako bat izan zan Braque.

Abian da 'Bilbon, hiri mundu bat' foroa

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Abian da 'Bilbon, hiri mundu bat' foroa

XXI. mendean hirien erronkei buruz eztabaidatzeko foroa hasiko da gaur Euskalduna Jauregian.

Parodia adinekoen egoitzetako baldintzak salatzeko

Erabiltzailearen aurpegia   Ekonomia-Lana

Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza aurrean, adinekoen egoitzetan bizi duten egoera irudikatu du LAB sindikatuak parodia bat antzeztuz, "1+publikoa" kanpainaren baitan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

"Bizkaiak txartel bakarra behar du garrio publikoaren kalitatea hobetuko bada"

 Abando - Indautxu Bizkaiko garraiobide publikoetako langileak txartel bakarraren alde azaldu dira gaur eguerdian Plaza Biribilean eginiko agerraldian. Hain zuzen, joan den martxoan ELA, LAB, CCOO, UGT, ESK eta LBS sindikatuek aurkeztutako txartel bakarraren aldeko adierazpenarekin bat egin dute.

Hitzaldi-zikloa ekainean Kafe Antzokian

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Hitzaldi-zikloa ekainean Kafe Antzokian

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) eta Zenbat Gara elkarteak ekainerako hitzaldi-zikloa antolatu dute. Egitasmoaren lehenengo saioa gaur, ekainak 10, izango da Bilboko Kafe Antzokian.

Japoniar arteko bitxiak ikusgai dagoz Arte Eder Museoan

Japoniar arteko bitxiak ikusgai dagoz Arte Eder Museoan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia Bilboko Arte Eder Museoaren funtsetako 221 objektuk osotzen dabe erakusketea. Jose Palaciok 1925. eta 1932. urteen artean batutako lanak ditu oinarrian bildumeak, estadu espainiarreko japoniar arteari buruzko garrantzitsuena. Irailaren 14ra arte egongo da ikusgai.

Rapa, bertsoak eta futbola

 Abando - Indautxu

Rapa, bertsoak eta futbola

Literatura, komiki, kazetaritza eta futbolari buruzko ‘Letrak eta futbola’ jaialdia bukatzear da eta, azken ekitaldia eskaintzeko, bat-bateko sortzaileak elkartuko dira, bertsolariak eta rap kantariak, hain zuzen.

Maila handiko xistera Bilboko Deportivon

Erabiltzailearen aurpegia   Kirolak

Maila handiko xistera Bilboko Deportivon

Errekalde zumardian dagoen Deportivo frontoian, urte askotan palaz jokatu diren mailarik hobereneko partidak eman ondoren, eta Miribillako Bizkaia egin zutenetik ia profesional partidarik eman ez den arren, Munduko Pilota Kontseiluak antolaturik, Jai Alai World zirkuitoko Pro-Am zesta puntako final saioak ostiral honetan, ekainak 7; 19.30ean jokatuko dira.

Patxi De La Fuente: "Atzerritarrei iruzurra egin ahal zaien mezua zabaltzen ari da"

  Jendartea  Abando - Indautxu

Patxi De La Fuente: "Atzerritarrei iruzurra egin ahal zaien mezua zabaltzen ari da"

Bigarrenez bertan behera geratu da ustez 20 atzerritarri iruzur egin zien enpresaren kontrako epaiketa. SOS Arrazakeriak elkarretaratzea deitu zuen atzo, epaitegien aurrean, egoera errefusatzeko.

Musika eskolako 200 ikasle baino gehiagok Camposen agurtuko dute ikasturtea

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Musika eskolako 200 ikasle baino gehiagok Camposen agurtuko dute ikasturtea

BilbaoMusika Eskolako ikasleek konposizio klasikoak, euskal jatorrikoak, zenbait soinu banda eta gaur egungo musika piezak interpretatuko dituzte. Mozarten konposaketatik Duke Ellington edota Kepa Junkeraren obretaraino. Kontzertuak gaur eta bihar izango dira, 19:00etan. Sarrera doakoa izango den arren, gonbidapena eskuratu beharra dago Campos Antzokiko txarteldegian.

Kubako eta Euskal Herriko eskolen artean eginiko filma aurkeztuko dabe Bilbon

Kubako eta Euskal Herriko eskolen artean eginiko filma aurkeztuko dabe Bilbon

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia Kurkuluxetan eta Zenbat Gara kultur alkarteek Kubako eta Euskal Herriko hainbat eskolen artean egin dan Keinuka mugaz gaindi... Un guiño, un sueño izenburuko filma aurkeztuko dabe bagilaren 4an, goizeko 11:00etan, Bilboko Kafe Antzokian. Estreinaldia, barriz, hilaren 16an izango da, leku berean.