Algara konpartsak 2016 Aste Nagusian eskainiko duen programazioa zabaldu du

Erabiltzailearen aurpegia   Jaiak

2016ko Aste Nagusia hasteko sei aste falta direlarik, Algara konpartsan hasiak gara dena prestatzen, eta oso kontu garrantzitsu bat badugu prest: gure programazioa. Egunez zein gauez, gustu guztietarako proposamenak izango ditugu aurten ere. Eguneko egitaraua Abuztuak 21 igandea. 20:00 – DANTZA EGUNA Urbeltzen Dantza Ganbara Abuztuak 22 astelehena. 12:30 – EUSKARA IKASLEEN EGUNA Gilkitxaro Antzerki … Jarraitu Aste Nagusia 2016: gure programazioa irakurtzen

Guggenheimeko langileek beharrezko jotzen dute prekarietateari aurre egingo dioten neurriak hartzea

Erabiltzailearen aurpegia   Iritzia

Guggenheimeko langileek beharrezko jotzen dute prekarietateari aurre egingo dioten neurriak hartzea

LABek Eusko Jaurlaritzari eta Bizkaiko Aldundiari gutuna bidali zien atzo, baita Bilboko Udalari eta Enplegu Sailburua den Angel Toña jaunari ere, laster egingo den lizitazioan dagozkion klausulak sar ditzatela eskatuz, subrogazioa eta Manpower Group Solutions enpresan diharduten orientatzaileen, hezitzaileen eta azpikontratatutako laguntzaileen egonkortasuna eta enplegu kalitatea berma daitezen.

Jeremy Deller protagonista Bilboko Azkuna Zentroan

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Jeremy Deller artisteak gogoeta egiten dau kultura ingelesari eta haren kontraesan historikoei eta politikoei buruz, gizarte kapitalista postindustrialaren eta multikulturalaren barruan.

Kurdistanen aldeko elkarretaratzea gaur Plaza Biribilean

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Kurdistanen aldeko elkarretaratzea gaur Plaza Biribilean

"Geldi dezagun sarraskia Kurdistanen!" lemapean elkarretaratzea deitu dugu Komite Internazionalistetatik Bilbon. Hitzordua gaur, asteartea, ekainak 14 izango da, 19:00etan Plaza Biribilean. 

Campos antzokiak Udal Musika Eskolako urte amaierako kontzertuak hartuko ditu

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Campos antzokiak Udal Musika Eskolako urte amaierako kontzertuak hartuko ditu

Beste urte batez, Musika Eskolak aurtengo urte akademikoa agurtuko du gaur eta bihar, ekainak 13 eta 14 Campos Antzokian eskainiko dituzten kontzertu biren bidez. Emanaldiak 19.00etan hasiko dira eta eskolako ikasleek irakasleekin batera hartuko dute parte.

Berbaldiak eta bisitaldi gidatuak egongo dira hilaren 9an Euskadiko Artxibo Historikoan

Erabiltzailearen aurpegia   Jendartea

Artxiboen Nazinoarteko Eguna da bagilaren 9a eta ospakizun horregaz bat egingo dau Euskadiko Artxibo Historikoak. Herritarrek Bilboko eraikinaren funtzionamendua ezagutu ahal izango dabe, dobako bisitaldi gidatuetan.

Galea orkestrak girotuko ditu igandeko La Casillako dantzaldiak

  Jendartea  Abando - Indautxu

Galea orkestrak girotuko ditu igandeko La Casillako dantzaldiak

Ondalan Kultur elkartearen XX urtemuga dela eta antolatuko den Buruhandien elkarretaratzeagatik, asteburu honetako Levante plazako dantzaldiak bertan behera geratuko dira.

Jon Gerediaga Artedrama & Huts Teatroa: 'Etxekoak' antzezlana

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Etxekoak antzezlana ikusteko aukera izango da gaur, hilak 31, Kafe Antzokian, 19:30ean, 10 euroren truk.

Ur mozketa iragarri dute biharko Ercilla kalean

  Oharrak  Abando - Indautxu

Ur mozketa iragarri dute biharko Ercilla kalean

Udalak jakitera eman duenez, bihar, maiatzak 31, asteartea, 16:00etatik 19:00etara bitartean, gutxi gorabehera, uraren hornidura zerbitzua etengo dute Ercilla kalean. 

'Musika dibertigarria da' Juan Mari Beltran Hirukotearekin

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Hainbat musika-tresnaren funtzionamendua eta jatorria ezagutzeko aukera izango da gaur 19:30ean Barrainkuako Udaltegian 'Musika dibertigarria da' zikloko azken saioan. 

ACTk, Lan Laburren Antzerkialdiak, 70 artista batuko ditu bagilaren 1etik 4ra

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

ACTk, Lan Laburren Antzerkialdiak, 70 artista batuko ditu bagilaren 1etik 4ra

Bilbon eta Barakaldon ikusi ahal izango dira ACT jaialdiaren 13. edizinoko antzezlanak. Bertoko eta kanpoko 70 artista inguruk formatu laburreko 15 pieza eskainiko ditue eta, ganera, berbaldiak, topaketak eta tailerrak egongo dira.

Eija-Liisa Ahtilaren 'Deikundea' instalazinoa aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoak

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Eija-Liisa Ahtilaren 'Deikundea' instalazinoa aurkeztu dau Guggenheim Bilbao Museoak

Hiru proiekzinoz osotutako instalazinoa da; horretan, Lukasen Ebanjelioaren (Lk 1,26–38) pasarte ezagun bat agertzen da, Deikundearena; ikonografia kristinauaren gairik garrantzitsuetako bat da eta, ganera, perspektibea behar bezela lehenengoz erabili eben antxinako pintura batzuek pasarte hori irudikatzen dabe.

Bilbao Art District ekimenak kale itxiera eta aparkalekuen okupazioak ekarriko ditu

 Abando - Indautxu

Bilbao Art District ekimenak kale itxiera eta aparkalekuen okupazioak ekarriko ditu

Udalak jakitera eman duenez, Bilbao Art District ekimenak, bihar eta etzi, maiatzak 13 eta 14, trafikoa etenaldia eta aparkalekuen okupazioa ekarriko du Juan Ajurigerra kalean eta aldi baterako aparkalekuak kentzea Mazarredo zumarkalean.

Bilboko Musika Banda Estatuko Flauta Joleen IV. konbentzioaren protagonista

 Abando - Indautxu

Bilboko Musika Banda Estatuko Flauta Joleen IV. konbentzioaren protagonista

Estatuko flauta joleen konbentzioaren lehen kontzertuan, Bilboko Musika Banda izango da protagonista larunbat honetan, apirilak 30, Campos Antzokian. Gaurtik hasita maiatzaren 1era arte, bi urtez behin flautaren inguruan ospatzen den ekitaldian, Jose Rafael Pascual Vilaplanak egingo du zuzendari lana Bandako 45 interpreteentzat.

Zinebik 'Joana Biarnes, una entre todos' filma eskainiko du Hileko Dokumentala zikloaren baitan

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

Gaurko emanaldia, ohikoa denez, Multicine 7. aretoan izango da (Jose Maria Escuza, 13) arratsaldeko 20:00etan, katalanezko eta gaztelaniazko jatorrizko bertsioan. Sarrerak 3,70 euroko prezioa izango du.  

Arratoiak hiltzeko kanpaina 6. barrutira helduko da eta ura kenduko dute deustun

  Oharrak  Abando - Indautxu  Deustualdea

Arratoiak hiltzeko kanpaina 6. barrutira helduko da eta ura kenduko dute deustun

Bilboko Udalak jakitera eman duenez, bihar, apirilak 29, ostirala, ur mozketa egongo da Jon Arrospide kalean eta arratoiak hiltzeko kanpaina abiatuko dute 6. barrutian, abandon.

Guggenheimek artelanak ikasleei hurreratzeko plataforma digitala sortu dau

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Unidade didaktiko interaktiboak deskargauta, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako neska-mutilek Bilboko Guggenheim Museoko artelan batzuen ganeko informazinoa, jarduerak, irudiak eta bideoak eukiko ditue eskura. Dobako 20 kurso dira, iTunes plataformearen bidez eskuratu leitekezanak. Zornotzako Lauaxeta ikastolako irakasle bat ibili da proiektua garatzeko lantaldean.

Jeff Koons-en Puppy, Richard Serraren altzairuzko egiturak, Louise Bourgeois-en Ama eta abar sartu ditue plataforma barrian. Hainbat ikasgaitan erabili leitekezan jardueren bidez lantzen dira horreek obrak. Ez dogu nahi ikasleek artelan bat ikusi, ariketa batzuk egin eta ...

New Yorketik 50 artelan ekarri ditue Bilboko Guggenheim museora

Erabiltzailearen aurpegia   Kultura-aisialdia

Orain dala urte bi New Yorkeko eta Bilboko museoek sinatutako hitzarmenaren lehenengo emoitzea da Hiriko ikuspegiak: Parisko Eskolea, 1900-1945 izenburuko erakusketea. Estadu Batuetatik ekarritako goi mailako 50 artelanen bidez, 20. mendearen lehen erdiko abangoardien barri emongo dau Bilboko Guggenheim Museoak, apirilaren 22tik urriaren 23ra.

Paris abangoardien erdigunea izan zan joan dan mendearen hasikeran. Picasso, Delaunay, Braque eta beste artista asko alkartu ziran han eta ordura arteko konbentzino guztiak apurtu zituen. Artistek uria eta uriko paisajeak hartu zituen inspirazino iturritzat ...

'Il Sorpasso' komedia garratza pantailaratuko du FASek

  Kultura-aisialdia  Abando - Indautxu

'Il Sorpasso' komedia garratza pantailaratuko du FASek

Dino Risi zuzendari italiarrak 1962an estreinatutako Il Sorpasso pelikula aurkeztuko du gaur Bilboko FAS zineklubak, El Carmen aretoan, 19:45ean. Horrekin batera, La Sra. Jesusmari (Aitor Arenas, 2015) izenburuko film laburra ere aurkeztuko dute. Emanaldiko gonbidatua, ostera, Iñigo Salinero Txaflas aktorea izango da.