Joan den asteburuan Abusuko bizilagunak joan den asteburuan ospatu zuten Arrautza Eguna eta Sanjoan gaua. Ostiral honetan egingo dute kuadrillen desfilea, txosnak ireki eta asteburu osoko jaiei hasiera emateko. Ekainaren 28an, ostiralean bertan, Abusu Rock ospatuko dute, inguruko musika taldeen emanaldiekin. Hurrengo egunean paella eta sardina janak izango dira protagonista egunean zehar, eta gauean elektrotxarangak, orkestak eta mariatxiak. Igandean, marmitako, tortilla eta postre lehiaketaren txanda izango da, bai eta entzierro eta alardearena ere.