Deustuko Gazte Asanbladak eta Gazte Lokalak Udaberri antirrepresiboa izeneko egitasmoa antolatu dute. Maiatzaren 8an, Grebalariak Aske plataformako kideen hitzaldia eta bideo emanaldia eskainiko dute Gazte Lokalean 18:30ean.
Nutrizio piramide berria argitaratu da oraintsu. Elikadura eta osasun publikoaren munduko ehundik gora adituren ekarpenekin egindako dokumentu honek gizartearen elikadura ohitura egokiak sustatzea du helburu.
Bilbon, 2016ko irailean izandako Nazioarteko III Topaketa Ekosozialisten ebaluazio "oso positiboa" egin zuten partaideek. "Izan zen parte-hartzeagatik, oso ona eta anitza, ponentzien kalitateagatik eta sortutako eztabaiden interesagatik". Topaketetan zabaldutako bideari jarraipena emateko, Euskal Herrian "gogoeta, eztabaida eta akzio espazioa" sortu dute, Euskal Gune Ekosozialista izenekoa.
Pott Banda. Ekilibrista Bihotza (1977-1980) omenaldi-liburua aurkeztuko dute arratsaldean Bidebarrietako liburutegian.
Donostia 2016ko 'Antzerkigintza Berriak' proiektutik ateratako bigarren antzezlana jasoko du Arriaga Antzokiak gaur (hilak 9) eta bihar (hilak 19) gaztelaniaz. Donostiako Victoria Eugenia Antzokiak eta Tanttaka Teatroak ekoitzia, Mikel Gurrearen testua dauka ardatz Soka antzezlanak.
Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da.
Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek.
Gaurtik eta maiatzaren 12ra ospatuko dute Fant jaialdia, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa. Fikzio eta animaziozko 22 lan aurkeztuko dira, horietatik 11 euskal zinegileek egindakoak. Euskal Fant Laburrean atalaren barruan eskainiko dituzte gaur, 23:00etatik aurrera Campos Antzokian.
Igandera arte, Euskal Jaia ospatuko dute arangoitiarrek, 13. jaialdia. Auzoko taldeek parte hartzen eta laguntzen dute antolaketan, merkatarien laguntzarekin eta Bilboko Udalaren babesarekin. Irauten duen astean euskara ohi baino gehiago erabiltzen eta entzuten da Arangoitin, baita normalean entzuten ez den lekuetan ere, eta hori “pozgarria eta beharrezkoa” da antolatzaileentzat.