Asteazkena, maiatzak 10

19:30

'Biba voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan'

Biba! kulturgunea, Alde Zaharra

Mikel Martinez aktoreak Dario Foren eta Franca Rameren testu batzuk aukeratu ditu. Berak eta Irati Agirreazkuenagak eramango dituzte eszenara testu horiek, bai irakurraldi dramatizatuaren bidez bai bakarrizketa antzeztuetan.

'Biba voi! Dario Fo eta Franca Rame akorduan' Biba! kulturgunea

Mikel Martinez aktoreak Dario Foren eta Franca Rameren testu batzuk aukeratu ditu. Berak eta Irati Agirreazkuenagak eramango dituzte eszenara testu horiek, bai irakurraldi dramatizatuaren bidez bai bakarrizketa antzeztuetan.

19:30
19:30

'Gernika 80 urte geroago' dokumental-hitzaldi zikloa

Euskal Museoa, Alde Zaharra

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da. 

'Gernika 80 urte geroago' dokumental-hitzaldi zikloa Euskal Museoa

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da. 

19:00
21:00

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia

Pabellon 6, Deustualdea

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia Pabellon 6

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

20:00
23:00

Fant23, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

Campos Antzokia, Abando - Indautxu

Gaurtik eta maiatzaren 12ra ospatuko dute Fant jaialdia, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa. Fikzio eta animaziozko 22 lan aurkeztuko dira, horietatik 11 euskal zinegileek egindakoak. Euskal Fant Laburrean atalaren barruan eskainiko dituzte gaur, 23:00etatik aurrera Campos Antzokian.

Fant23, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa Campos Antzokia

Gaurtik eta maiatzaren 12ra ospatuko dute Fant jaialdia, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa. Fikzio eta animaziozko 22 lan aurkeztuko dira, horietatik 11 euskal zinegileek egindakoak. Euskal Fant Laburrean atalaren barruan eskainiko dituzte gaur, 23:00etatik aurrera Campos Antzokian.

09:00
23:00

Arangoitiko Euskal Jaia

Deustualdea

Igandera arte, Euskal Jaia ospatuko dute arangoitiarrek, 13. jaialdia. Auzoko taldeek parte hartzen eta laguntzen dute antolaketan, merkatarien laguntzarekin eta Bilboko Udalaren babesarekin. Irauten duen astean euskara ohi baino gehiago erabiltzen eta entzuten da Arangoitin, baita normalean entzuten ez den lekuetan ere, eta hori  “pozgarria eta beharrezkoa” da antolatzaileentzat.  