Osteguna, maiatzak 11

11:00

'Mendebaldeko euskara' liburuaren aurkezpena

Kalderapeko, Alde Zaharra

Koldo Zuazo hizkuntzalariak Mendebaldeko euskara (Elkar, 2017) liburua aurkeztuko du ostegunean, maiatzak 11, Kalderapekon, 11:00etan. Liburu horretan, Mendebaldeko euskararen ezaugarriak aztertu ditu, modu zehatz baina dibulgatibo baten. Bizkaian eta inguruetan dauden hizkerak zeintzuk diren azaltzen da, mapak eta hiztegitxoa ere badakartza... Jakina, Bilbo ere Mendebaldeko euskararen eremuan ageri da. 

'Mendebaldeko euskara' liburuaren aurkezpena Kalderapeko

Koldo Zuazo hizkuntzalariak Mendebaldeko euskara (Elkar, 2017) liburua aurkeztuko du ostegunean, maiatzak 11, Kalderapekon, 11:00etan. Liburu horretan, Mendebaldeko euskararen ezaugarriak aztertu ditu, modu zehatz baina dibulgatibo baten. Bizkaian eta inguruetan dauden hizkerak zeintzuk diren azaltzen da, mapak eta hiztegitxoa ere badakartza... Jakina, Bilbo ere Mendebaldeko euskararen eremuan ageri da. 

19:00

Hitzaldia: 'La guerra de las mujeres'

Euskadiko Artxibo Historikoa, Bilbo

Ostegunak gerran zikloaren baitan, Izaskun Orbegozo abokatu eta kriminologoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Lourdes Herrastik La guerra de las mujeres izeneko hitzaldia emango dute maiatzaren 11n, ostegunean, 19:00etan Euskadiko Artxibo Historikoan. [Gerra Zibilean Bizkaia faxisten esku geratu zanekoa gogoratuko dau Euskadiko Artxibo Historikoak]

Hitzaldia: 'La guerra de las mujeres' Euskadiko Artxibo Historikoa

Ostegunak gerran zikloaren baitan, Izaskun Orbegozo abokatu eta kriminologoak eta Aranzadi Zientzia Elkarteko Lourdes Herrastik La guerra de las mujeres izeneko hitzaldia emango dute maiatzaren 11n, ostegunean, 19:00etan Euskadiko Artxibo Historikoan. [Gerra Zibilean Bizkaia faxisten esku geratu zanekoa gogoratuko dau Euskadiko Artxibo Historikoak]

19:00

'Polifonía amorosa' liburuaren aurkezpena

Louise Michel liburu-denda, Abando - Indautxu

Ostegunean, maiatzak 11, Polifonía amorosa (Bellaterra, 2017) liburua aurkeztuko du Laura Torrek Louise Michel liburu-dendan (Elkano 27). June Fernandez kazetariak elkarrizketa egingo dio Laura Latorreri aurkezpen ekitaldian. Hitzordua 19:00etan. 

'Polifonía amorosa' liburuaren aurkezpena Louise Michel liburu-denda

Ostegunean, maiatzak 11, Polifonía amorosa (Bellaterra, 2017) liburua aurkeztuko du Laura Torrek Louise Michel liburu-dendan (Elkano 27). June Fernandez kazetariak elkarrizketa egingo dio Laura Latorreri aurkezpen ekitaldian. Hitzordua 19:00etan. 

19:30

'A los pies del caballo' liburuaren aurkezpena

Xake Espazioa, Alde Zaharra

A los pies del caballo. Narcotrafico, heroina y contrainsurgencia en Euskal Herria liburua aurkeztuko du Justo Arriolak Xake Espazioan (Bilbo Zaharreko plaza) maiatzaren 11n, 19:30ean. 

'A los pies del caballo' liburuaren aurkezpena Xake Espazioa

A los pies del caballo. Narcotrafico, heroina y contrainsurgencia en Euskal Herria liburua aurkeztuko du Justo Arriolak Xake Espazioan (Bilbo Zaharreko plaza) maiatzaren 11n, 19:30ean. 

19:30
19:30

'Gernika 80 urte geroago' dokumental-hitzaldi zikloa

Euskal Museoa, Alde Zaharra

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da. 

'Gernika 80 urte geroago' dokumental-hitzaldi zikloa Euskal Museoa

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da. 

19:00
21:00

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia

Pabellon 6, Deustualdea

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia Pabellon 6

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

20:00
23:00

Fant23, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa

Campos Antzokia, Abando - Indautxu

Gaurtik eta maiatzaren 12ra ospatuko dute Fant jaialdia, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa. Fikzio eta animaziozko 22 lan aurkeztuko dira, horietatik 11 euskal zinegileek egindakoak. Euskal Fant Laburrean atalaren barruan eskainiko dituzte gaur, 23:00etatik aurrera Campos Antzokian.

Fant23, Bilboko Zinemaldi Fantastikoa Campos Antzokia

Gaurtik eta maiatzaren 12ra ospatuko dute Fant jaialdia, Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren 23. edizioa. Fikzio eta animaziozko 22 lan aurkeztuko dira, horietatik 11 euskal zinegileek egindakoak. Euskal Fant Laburrean atalaren barruan eskainiko dituzte gaur, 23:00etatik aurrera Campos Antzokian.

09:00
23:00

Arangoitiko Euskal Jaia

Deustualdea

Igandera arte, Euskal Jaia ospatuko dute arangoitiarrek, 13. jaialdia. Auzoko taldeek parte hartzen eta laguntzen dute antolaketan, merkatarien laguntzarekin eta Bilboko Udalaren babesarekin. Irauten duen astean euskara ohi baino gehiago erabiltzen eta entzuten da Arangoitin, baita normalean entzuten ez den lekuetan ere, eta hori  “pozgarria eta beharrezkoa” da antolatzaileentzat.  

00:30
04:30

Kontzertua: Glamity Sound

Kremlin aretoa, Bilbo

Kontzertua: Glamity Sound Kremlin aretoa