Larunbata, maiatzak 13

Hau Pittu Hau Konpartsak 30 urte!

Zazpi Katu, Bilbo

30 bete ditu aurten Hau Pittu Hau Konpartsak eta urteurrena ospatzeko jaia egingo dugu maiatzaren 13an. 1987an Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek sortu zuten Konpartsa, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo Konpartsakideok ere helburu berberei heldu nahi diegu. Aste Nagusian euskararen presentzia bermatzeko euskara hutsean funtzionatzen duen Konpartsa bat behar dugu, euskararen aldarria ere jaietan eta kalean zabaltzen duena. Horregaitik, Bilboko euskaldunok batzeko eta Konpartsari bultzadatxo bat emateko, maiatzaren 13an Konpartsaren urteurrena ospatuko dugu, egun osoko egitarauaz gozatuz: 13:00etan, Trikipoteoa Kalderapekotik 15:00etan, bazkaria Aker Enean (bazkarirako izena emateko, jarri gurekin harremanetan haupittuhau@haupittuhau.eus helbidean!) 19:00etan, Fritanga Elektrotxaranga, Bibatik abiatuta 22:00etan, Trikizio 7 Katun 24:00etan, DJ Barraskilo

Hau Pittu Hau Konpartsak 30 urte! Zazpi Katu 30 bete ditu aurten Hau Pittu Hau Konpartsak eta urteurrena ospatzeko jaia egingo dugu maiatzaren 13an. 1987an Euskal Herrian Euskaraz-eko kideek sortu zuten Konpartsa, jaiak euskaraz bizi eta Aste Nagusian euskararen presentzia handitzeko asmoz. Egungo Konpartsakideok ere helburu berberei heldu nahi diegu. Aste Nagusian euskararen presentzia bermatzeko euskara hutsean funtzionatzen duen Konpartsa bat behar dugu, euskararen aldarria ere jaietan eta kalean zabaltzen duena. Horregaitik, Bilboko euskaldunok batzeko eta Konpartsari bultzadatxo bat emateko, maiatzaren 13an Konpartsaren urteurrena ospatuko dugu, egun osoko egitarauaz gozatuz: 13:00etan, Trikipoteoa Kalderapekotik 15:00etan, bazkaria Aker Enean (bazkarirako izena emateko, jarri gurekin harremanetan haupittuhau@haupittuhau.eus helbidean!) 19:00etan, Fritanga Elektrotxaranga, Bibatik abiatuta 22:00etan, Trikizio 7 Katun 24:00etan, DJ Barraskilo

10:00

Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna, jarduerak

Erriberako Merkatua, Alde Zaharra

Bihar, maiatzak 13, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta, bidegabekeriaren eta desberdintasunaren aurka "errebelde agertzera" dei egin dute bidezko merkataritzako antolakundeek.

Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna, jarduerak Erriberako Merkatua

Bihar, maiatzak 13, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta, bidegabekeriaren eta desberdintasunaren aurka "errebelde agertzera" dei egin dute bidezko merkataritzako antolakundeek.

20:00

Bilbo Kantari

Kalderapeko , Bilbo

Hauxe duzue larunbat honetako Bilbo Kantari bereziaren ibilbidea.

Bilbo Kantari Kalderapeko

Hauxe duzue larunbat honetako Bilbo Kantari bereziaren ibilbidea.

19:30
19:30

'Gernika 80 urte geroago' dokumental-hitzaldi zikloa

Euskal Museoa, Alde Zaharra

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da. 

'Gernika 80 urte geroago' dokumental-hitzaldi zikloa Euskal Museoa

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da. 

19:00
21:00

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia

Pabellon 6, Deustualdea

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia Pabellon 6

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

09:00
23:00

Arangoitiko Euskal Jaia

Deustualdea

Igandera arte, Euskal Jaia ospatuko dute arangoitiarrek, 13. jaialdia. Auzoko taldeek parte hartzen eta laguntzen dute antolaketan, merkatarien laguntzarekin eta Bilboko Udalaren babesarekin. Irauten duen astean euskara ohi baino gehiago erabiltzen eta entzuten da Arangoitin, baita normalean entzuten ez den lekuetan ere, eta hori  “pozgarria eta beharrezkoa” da antolatzaileentzat.  

17:30
20:00

Alde Zaharreko XXII. Haur eta Gazte Jardunaldiak

Plaza Barria, Alde Zaharra

Gaur eta bihar, maiatzak 12 eta 13, Alde Zaharreko XXII. Haur eta Gazte Jardunaldiak ospatuko dituzte Plaza Barrian. Umeak Kalean elkartearen helburua auzoko gazteek denbora librea "modu osasuntsu, libre eta sortzailean" erabiltzea da.

Alde Zaharreko XXII. Haur eta Gazte Jardunaldiak Plaza Barria