Igandea, maiatzak 14

11:00

Herri Liburutegia

Alondegia, Abando - Indautxu

Liburutegietako ordutegiak zabaltzea, plaza gehiago irekitzea eta ekipamenduak hobetzea eskatzen dute Indautxuko Gazte Asanbladako kideek. Auzoko gazteen “behar konpartituak” direla iritzita, “aliantzak sortu” nahi dituzte ikasleen artean, haien beharrak euren kabuz asetzeko.

Herri Liburutegia Alondegia

19:30
19:30

'Gernika 80 urte geroago' dokumental-hitzaldi zikloa

Euskal Museoa, Alde Zaharra

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da. 

'Gernika 80 urte geroago' dokumental-hitzaldi zikloa Euskal Museoa

Euskal Museoa zinema-areto bihurtuko da, Gernikako bonbardaketa gogora ekartzeko, gertakariaren 80. urteurrenean. Gaur, Pedro Oleak zuzendutako Gernika, ahots salatzaileak (1979) film laburra ikusteko aukera izango da. 

19:00
21:00

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia

Pabellon 6, Deustualdea

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia Pabellon 6

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

09:00
23:00

Arangoitiko Euskal Jaia

Deustualdea

Igandera arte, Euskal Jaia ospatuko dute arangoitiarrek, 13. jaialdia. Auzoko taldeek parte hartzen eta laguntzen dute antolaketan, merkatarien laguntzarekin eta Bilboko Udalaren babesarekin. Irauten duen astean euskara ohi baino gehiago erabiltzen eta entzuten da Arangoitin, baita normalean entzuten ez den lekuetan ere, eta hori  “pozgarria eta beharrezkoa” da antolatzaileentzat.  