Larunbata, maiatzak 20

09:00

Musikaldia

Alde Zahar eta Areatza inguruak, Bilbo | Jaialdia

Bilbo Musikaldiaren XIII. edizioaren egoitza izango da. Euskadi Musika Eskolen jaialdia bihar, maiatzaren 20an ospatuko dute, Alde Zaharraren eta Areatzaren inguruan. 10:00etan hasi eta 18:00ak arte Euskal Musika eskola anitzek urtean zehar egindako lana erakutsiko dute. 

Musikaldia Alde Zahar eta Areatza inguruak

Bilbo Musikaldiaren XIII. edizioaren egoitza izango da. Euskadi Musika Eskolen jaialdia bihar, maiatzaren 20an ospatuko dute, Alde Zaharraren eta Areatzaren inguruan. 10:00etan hasi eta 18:00ak arte Euskal Musika eskola anitzek urtean zehar egindako lana erakutsiko dute. 

11:30

Txinboeguna

Zorrotzako Azoka Parkean, Zorrotza | Jaiak

Urtero legez, Zorrotzako Txinbotarrak konpartsak Txinboeguna ospatuko du bihar, maiatzak 20, larunbata. Gauzak horrela, egun osoan zehar ekintza ezberdinak egongo dira Azoka parkean; besteak beste, musika, umeentzako jolasak, tailerrak, poteoa, kalejira edota bazkaria.

Txinboeguna Zorrotzako Azoka Parkean

Urtero legez, Zorrotzako Txinbotarrak konpartsak Txinboeguna ospatuko du bihar, maiatzak 20, larunbata. Gauzak horrela, egun osoan zehar ekintza ezberdinak egongo dira Azoka parkean; besteak beste, musika, umeentzako jolasak, tailerrak, poteoa, kalejira edota bazkaria.

12:00

Xake Festa

Xake espazioa, Bilbo Zaharreko plazan, Alde Zaharra

Xake espazioa Bilbo Zaharrean "auzoa biziberritzeko eta hasupotzeko" sortutako proiektua da. Joan den abendutik daramate auzokideek alokatutako lonja berritzen eta auzotarrentzako proiektuak garatzen, eta larunbatean Xake Festa egingo dute plazan.

Xake Festa Xake espazioa, Bilbo Zaharreko plazan

Xake espazioa Bilbo Zaharrean "auzoa biziberritzeko eta hasupotzeko" sortutako proiektua da. Joan den abendutik daramate auzokideek alokatutako lonja berritzen eta auzotarrentzako proiektuak garatzen, eta larunbatean Xake Festa egingo dute plazan.

19:30

Bertsotrikikalejira

Morga tabernatik hasita, Bilbo

Badakizu Bilbon egin genuela lehenengo bertsotrikikalejira? Bada bai, guk asmatutakoa da! 1993ko Aste Nagusian izan zen. Hor Dago! konpartsak, beste konpartsa euskaldun batzuk lagun zituela, Zazpikaleetan bertsotrikikalejira antolatu zuen; bertsoak, trikitilariak eta ondo pasatzeko prest zeuden bertsozaleak elkartu ginen.

Bertsotrikikalejira Morga tabernatik hasita
Badakizu Bilbon egin genuela lehenengo bertsotrikikalejira? Bada bai, guk asmatutakoa da! 1993ko Aste Nagusian izan zen. Hor Dago! konpartsak, beste konpartsa euskaldun batzuk lagun zituela, Zazpikaleetan bertsotrikikalejira antolatu zuen; bertsoak, trikitilariak eta ondo pasatzeko prest zeuden bertsozaleak elkartu ginen.

19:00
21:00

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia

Pabellon 6, Deustualdea

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia Pabellon 6

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

17:00
23:59

Zurbaranbarriko jaiak 2017

Begoñaldea

Gaur hasiko diren Zurbaranbarriko jaiak antolatzen lan gogorra egin dute auzoko elkarteek, saltoki laguntzaileek eta bizilagunek. Apain eta dotore dago auzoa bost eguneko jaiak ospatzeko. Besteak beste, metro geltoki berriaren ingurua ere txukundu dute. Bertatik espero dute Bilboko beste auzoetako lagunak iristea.  

10:00
20:00

Rugby Bilbao Hiria nazioarteko lehiaketaren IV. edizioa

Errekaldeko kiroldegia, Bilbo | Kirol ekitaldia

Universitario Bilbao Rugby Club taldeak antolatutako Rugby Bilbao Hiria nazioarteko lehiaketaren IV. edizioan kategoria guztietako 38 taldek parte hartuko dute bihar, maiatzak 20 (larunbata) eta etzi, hilak 21 (igandea) Errekaldeko kiroldegian.

Rugby Bilbao Hiria nazioarteko lehiaketaren IV. edizioa Errekaldeko kiroldegia