Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek.
Gaur hasiko diren Zurbaranbarriko jaiak antolatzen lan gogorra egin dute auzoko elkarteek, saltoki laguntzaileek eta bizilagunek. Apain eta dotore dago auzoa bost eguneko jaiak ospatzeko. Besteak beste, metro geltoki berriaren ingurua ere txukundu dute. Bertatik espero dute Bilboko beste auzoetako lagunak iristea.
Universitario Bilbao Rugby Club taldeak antolatutako Rugby Bilbao Hiria nazioarteko lehiaketaren IV. edizioan kategoria guztietako 38 taldek parte hartuko dute bihar, maiatzak 20 (larunbata) eta etzi, hilak 21 (igandea) Errekaldeko kiroldegian.