Beñat Gaztelumendi bertsolariak eta filmaren zuzendariak aurkeztuko du gaur, hilak 25, Bilbo Zaharreko Xake Espazioan Mundu bat ahoz aho dokumentala.
Hiru emakumeren historia kontatzen du El nunca me pego (Faktoria Lila, 2015) ikus-entzunezkoak 20 minututan. Gaur, bere sortzaile Irantzu Varela kazetari eta aktibista feministak filma aurkeztuko du Biba! kulturgunean eta ostean Jule Goikoetxea irakasle eta filosofo politikoarekin solasaldia partekatuko du.
Arriaga Antzokiak, kritikaren iritziz bere belaunaldiko mezzosoprano hoberenetakoa den Anne-Sofie von Otter jasoko du gaur, maiatzaren 25ean, arratsaldeko 20:00etatik aurrera. Bakarlari suediar bikaina mundu osoko auditorio hoberenetan aritu da, lan asko argitaratu ditu eta oso sari garrantzitsuak jaso ditu, Ahozko Interpretazio Klasiko hoberenaren Grammya edo Diapason d’Or sari bat, besteak beste.
Hileko Dokumentalak, Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiak, Zinebik bere programazioari urte osoan zehar jarraipena emateko antolatu duen estreinaldien zikloak, Lea Globek eta Mette Carla Albrechtsenek zuzendutako Venus, (Danimarka / Norvegia, 2016. 80´) filma eskainiko du gaur, osteguna. Danimarkan, zuzendarien eta protagonisten sorterrian, txarteldegiko errekorrak gainditu dituen emakumearen sexualitateari buruzko istorioa.
Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek.