Ostirala, maiatzak 26

12:00

Elkarretaratzea: 'Bizkaitik bonbarik ez!'

Bizkaiko Batzar Nagusiak, Bilbo

Gaur deklaratuko du Saudi Arabia helmuga zuen lehergailuz betetako itsasontzi bat prestatzen laguntzeari uko egin zion Bilboko suhiltzaileak. Bizkaiko Foru Aldundiak lau urte arteko kargugabetzea ezarri nahi dio. Elkarretartzea deitu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Ignacio Robles suhiltzaileari babesa emateko. 

Elkarretaratzea: 'Bizkaitik bonbarik ez!' Bizkaiko Batzar Nagusiak

Gaur deklaratuko du Saudi Arabia helmuga zuen lehergailuz betetako itsasontzi bat prestatzen laguntzeari uko egin zion Bilboko suhiltzaileak. Bizkaiko Foru Aldundiak lau urte arteko kargugabetzea ezarri nahi dio. Elkarretartzea deitu du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Ignacio Robles suhiltzaileari babesa emateko. 

16:30

Basarrate Gaztea 2017

Santutxu

Urtero bezala, maiatzaren azken ostiralean, gaur, Basarrate Gaztea plataformak gazte eta familientzako ekintzaz beteriko arratsalde dibertigarria antolatu du Basarrate landan. 

19:00

'Mannequin challenge: Deustuko herritarrak erabakitzeko PREST'

Done Petri plazan, Deustualdea

Hurrengo ekainaren 10ean, milaka lagun Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aldeko mosaiko erraldoia osatuko dugu Bilbon. Ekimen horretan, Gure Esku Dagok, eskubide horren aldeko Itun herritarra-ren oinarriak publiko egingo ditu. 

'Mannequin challenge: Deustuko herritarrak erabakitzeko PREST' Done Petri plazan
Hurrengo ekainaren 10ean, milaka lagun Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aldeko mosaiko erraldoia osatuko dugu Bilbon. Ekimen horretan, Gure Esku Dagok, eskubide horren aldeko Itun herritarra-ren oinarriak publiko egingo ditu. 

19:00

Udaberriko Kontzertua

Areatza, Bilbo | Musika saioa

Bilboko Udal Musika Bandaren udaberriko denboraldiak aurrera jarraituko du gaur Areatzako Kioskoan 19:00etan hasiko den musika saio "bereziarekin". Pascual Vilaplana Bandaren zuzendari titularra izango da 'Bidaia martxen artean' Europako eta Estatu Batuetako konposatzaileek idatzitako lanez osatutako kontzertua, zuzenduko duena.

Udaberriko Kontzertua Areatza

21:00

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia

Pabellon 6, Deustualdea

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia Pabellon 6

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

17:00
23:55

Ibarrekolandako jaiak

Deustualdea

Garai honetan gertatu ohi den bezala, Benidorm kalea ibilgailuentzat itxita dago. Eguntotan autoen ordez, ondo pasatzeko eremua atondu du bertan Ibarrekolandako Jai Batzordeak. Dena prest dago arratsaldean jaiei hasiera emango dien suziria jaurtitzeko.

22:00

Galiziar jardunaldiak

Alde Zaharra

Galiziar Letren Eguna da maiatzaren 17a. Egun horren garrantzia azpimarratzeko Galizaleak elkarteak duela bi urte antolatu zituen jardunaldiak errepikatuko ditu aurten ere "galiziar eta euskal errealitate kulturalak kontaktuan" jarri asmoz. 