Giro euskaldunean, kaiak irteera, Abusu Ikastolak eta Bilbobenturak antolatuta. informazio gehiago hemen: http://uriola.eus/komunitatea/josebabarandi/1494504096909
Maiatzaren 27an, Deustuko Goikaldeko tabernek Putxera Topaketa bat antolatu dute. Deustuko Herriko Taberna, Deustuko Gazte Lokala, Maitagarri Taberna, Atxuri, Music Bar, Baiona Taberna, Izeki, Bordatxo, Noiz eta Logia dira antolatzaileak.
Urtean behin elkartu ohi dira Uribarriko bizilagun eta elkarteak auzolanean. Aurtengoan, bihar, larunbat, barruko Moraza plazan esku hartuko dute gunea biziberritzeko asmoz.
Goizean kirol ezberdinak izango ditugu patioan 11:00etatik aurrera. Bazkari herrikoia 14:30ean. Arratsaldean, rokodromoa estreinatuko dugu txapelketa batekin. 16:00etan hasiko da izen-ematea.
"Orain arte egindako lana, lortutako adostasunak eta piztutako ilusioa ekimen berean biltzeko" eta Herritarron Ituna aurkezteko, Gure Esku Dago ekimenak ekainaren 10ean Erabakitzeko prest lelopean mobilizazio nazionala deitu du Bilbon. Hori baino lehen, maiatzaren 27an, "Bilboko argazkian" parte hartuko du herritar talde batek.
Zuzeneko emanaldi berezi baten bidez ospatuko du Bilbo Hiria irratiak bere 20. urteurrena maiatzaren 27an, bere egungo eta lehengo partaide, kolaboratzaile eta entzuleekin arituko gara 12etatik 14etara, Done Bikendiko gure egoitza paretik, kalean.
Hurrengo ekainaren 10an, milaka lagunek Euskal Herriaren erabakitze eskubidearen aldeko mosaiko erraldoia osatuko dute Bilbon. Bi aste lehenago, larunbat honetan, hainbat bilbotarrek Isozakiko eskaileretan gauza bera egingo dute.
Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek.
Garai honetan gertatu ohi den bezala, Benidorm kalea ibilgailuentzat itxita dago. Eguntotan autoen ordez, ondo pasatzeko eremua atondu du bertan Ibarrekolandako Jai Batzordeak. Dena prest dago arratsaldean jaiei hasiera emango dien suziria jaurtitzeko.
Galiziar Letren Eguna da maiatzaren 17a. Egun horren garrantzia azpimarratzeko Galizaleak elkarteak duela bi urte antolatu zituen jardunaldiak errepikatuko ditu aurten ere "galiziar eta euskal errealitate kulturalak kontaktuan" jarri asmoz.