Igandea, maiatzak 28

13:00

Txirrindularien elkarretaratzea

Udaletxea, Bilbo

Txirrindularien heriotzak, oraindik, "eguneroko errealitatea dira", eta azken asteotako heriotzek txirrindularien artean "beldurra areagotu" dutela salatu dute Biziz Bizi elkarteko kideek. Bizikleta gainean dabiltzanentzat "errespetua" eskatzeko, beste txirrindularitza elkarte batzuekin batera elkarretaratzea egingo dute Bilboko Udaletxe aurrean igandean elastiko beltza jantzita. 

Txirrindularien elkarretaratzea Udaletxea

Txirrindularien heriotzak, oraindik, "eguneroko errealitatea dira", eta azken asteotako heriotzek txirrindularien artean "beldurra areagotu" dutela salatu dute Biziz Bizi elkarteko kideek. Bizikleta gainean dabiltzanentzat "errespetua" eskatzeko, beste txirrindularitza elkarte batzuekin batera elkarretaratzea egingo dute Bilboko Udaletxe aurrean igandean elastiko beltza jantzita. 

19:00
21:00

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia

Pabellon 6, Deustualdea

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

Antzerki Laburreko 5. jardunaldia Pabellon 6

Bost astez eskainiko dituzte Deustuibarrako Pabiloi 6n antzerki pieza laburrak Antzerki Laburreko 5. jardunaldien baitan. "Aniztasuna, kalitatezko testuak eta lantalde onak" aurkituko dituzte ikusleek. 

17:00
23:55

Ibarrekolandako jaiak

Deustualdea

Garai honetan gertatu ohi den bezala, Benidorm kalea ibilgailuentzat itxita dago. Eguntotan autoen ordez, ondo pasatzeko eremua atondu du bertan Ibarrekolandako Jai Batzordeak. Dena prest dago arratsaldean jaiei hasiera emango dien suziria jaurtitzeko.