Uriolan praktiketan zebilela, Amaia Mintegi deustuarra Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kidea elkarrizketatu eta handik gutxira elkartean laguntzen hasi zen. Ikus-entzunezko ikasketeetan graduatua izanik, Greziarako Karabanan kazetari lez parte-hartzea proposatu zioten eta hara joan eta dokumental bat zein argazki piloa egin zituen. Hura ez da Greziara egin duen bisita bakarra, gerora Zaporeak proiektuaren bidez Chios irlara joan zen errefuxiatuentzako janaria prestatu eta banatzeko asmoz. Amaiak errefuxiatuen kanpamenduetara eginiko bi bisitak kontatuko dizkigu Müllerenean ekainaren 2an 19:30ean.
Ongi Etorri 5 auzo plataformak antolatuko dugun zineforumera parte hartzera animatu nahi zaitugu. Io sto con la sposa filma eskainiko dugu, film bikaina; bost palestinar eta siriar migratzaileen bidaia erakutsiko diguna Milanetik Sueziara, ezkontza faltsua antolatuz.
Asier Ormazabal presoari Teruelgo espetxean bisita egin ostean bi lagunek auto istripu larria izan dute. Etxeratek bihar Arriagan elkarretaratzea deitu du ezbeharra salatzeko.
Otxarkoagako jaiek bigarren asteburuari helduko diote. Egitarau zabala eta adin guztietarako jarduerak prestatu dituzte jaien azken txanpa den asteburuan. Aurten auzotarrak indarkeria sexistaren aurkako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Hinka taldea, Lucien Etxezaharreta, Katixa Dolhare-Zaldunbide eta Itxaro Borda izango dira euskalduntasunaren inguruan hausnar egitera gonbidatu dituzten partaideak Bilbo Zaharra Forumeko jardunaldietan. Ekimenen artean, ekainaren 8an Itxaro Bordaren %100 basque liburua irakurriko dute 400 bat lagunek Klasikoen X. Irakurtaldi jarraituan.