Gaur Iñigo Callejak Bulgariako bitxikeriak ekarriko dizkigu Müllereneara. Ibarrekolandako gaztea Sofian lanean ibili da oraintsu arte, zinema estudio batean hain zuzen ere, eta Bulgariako kapitalaren bizimodua eta herrian zehar egin dituen bidaiak berbagai izango ditu.
Gaur, ekainak 9, XIII. AMP Bakea erakusketaren irekiera izango dugu 19:30ean, Ixiar Rozas eta Myriam RZM kontzertuarekin batera. Erakusketaren parte-hartzaileak Oier Iruretagoiena, Irantzu Yaldebere eta Erlea Maneros Zabala izango dira.
Ramper lanak Ramon Alvarez Escuderoren bizitza kontatzen du, XX. mende hasierako pailazo famatuenarena. 2015ean Cafe Bar Bilbaoko gidoi laburren saria irabazi zuen Imanol Ituiñoren testuan oinarrituta dago antzezlana.
Gaur arratsaldeko 8:00etan Egunkaria plazatik mobilizazioa izango dugu. Euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen eskubideen alde jarrai dezagun, borrokan eta konpromisoan. Borrokan eta Salaketa bidean jarrai dezagun!!! Hurrunketarik ez! 0Km! Santutxun ere prest gaude! Konponbidean aurrera!
Otxarkoagako jaiek bigarren asteburuari helduko diote. Egitarau zabala eta adin guztietarako jarduerak prestatu dituzte jaien azken txanpa den asteburuan. Aurten auzotarrak indarkeria sexistaren aurkako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.
Gaurtik hasita eta hiru egunez makina bat ekitaldi prestatu dituzte Atxuriko bizilagunek eta taldeek jaietan ondo baino hobeto pasatzeko.
Udalak ipinitako trabei aurre egin eta egitarau zabala eskainiko dute auzoko antolatzaileek. Askotariko taldeak igoko dira auzoko plazako oholtzara kontzertua ematera. Lehiaketa gastronomikoak, mendi egoerak, bertsolari txapelketa, tailerrak, kuadrila txapelketa eta jarduera mordoa prestatu dute bi aste iraungo dituen auzoko jaietan. Aurten, gainera, euskal preso politikoei elkartasuna emateko 350 lasto altxaketa egingo dituzte jaien azkenengo egunean.
Aurten, Iralako Jai Batzordeak erronka handiei egin behar izan diete aurre. Alde batetik, "belaunaldi aldaketa nabarmena" bizi du auzoko Jai Batzordeak: gazte talde berria sartu da batzordean. Bertako kide den Andoni Somalomaren arabera sarrera jendetsu horrek "erabat aberastu" du lantaldea.