Larunbata, ekainak 10

09:00

'Herri Oboeak' eta Larrain Dantza Topaketa

Santutxu

Ekainaren 10ean, Herri Oboeak ekimena izango da Bilbon, jada errotua dagoen VII. Larrain Dantza Topaketarekin batera.

10:00

Deustuko Gazte Eguna 2017

Deustualdea

Deustuko eta inguruko “gazte ezberdinak batzeko espazioa” izan nahi du ekainaren 10eko Gazte Egunak, azken urteotako data gordez. Besteak beste, “instituzioetatik kanpo sortzen diren herri ekimen eta autogesioan oinarri duten ereduak lantzeko”, eta horrela pentsatzen dutenei espazioa eskaintzeko eta inguruko lagunei ezagutzera emateko.

Transplant bike

Guggenheim Museoa, Abando - Indautxu | lasterketa

Herritarrak kirola egitera animatzeko, ohitura osasuntsuak sustatzeko eta organo transplanteak jaso dituzten pertsonentzako ere kirola osasungarria dela aldarrikatzeko helduko da urira txirrindularitza martxa herrikoia.

Transplant bike Guggenheim Museoa

Herritarrak kirola egitera animatzeko, ohitura osasuntsuak sustatzeko eta organo transplanteak jaso dituzten pertsonentzako ere kirola osasungarria dela aldarrikatzeko helduko da urira txirrindularitza martxa herrikoia.

11:50

Arty Walks

Bilborock, Bilbo | Arte ekitaldiak

Ekainaren 9 eta 10ean Bilbo Zaharreko erakusketa eta sorkuntza guneetatik zehar bisita gidatuak antolatuko dituzte BLV-Art programaren Arty Walks ekimenaren baitan. Helburua auzoaren eraldaketa zuzenean ezagutzea eta arte eta sorkuntza espazioen arduradunekin elkarrekintzan aritzeko aukera izatea da. Parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago ostiraletik.

Arty Walks Bilborock

12:00

Hirian jaialdia

Alde Zaharra

Hirian izeneko egistasmoa Bilbao BBK Live jaialdiaren lehen platera izateko jaio den zuzeneko emanaldi-sorta da. Last Tour eta Bilboko Udalaren ekimenak Bilbo Zaharrean leku hartuko du lehenengoz aurten, ekainaren 10ean, auzoaren nortasun berritzailea ezagutzera emateko, baina auzoko elkarteak kontutan hartu gabe.

17:30

'Erabakitzeko prest'

Bilbo

Gure Esku Dago ekimenak ekainaren 10ean Erabakitzeko prest lelopean mobilizazio nazionala deitu du Bilbon "orain arte egindako lana, lortutako adostasunak eta piztutako ilusioa ekimen berean biltzeko" eta Herritarron Ituna aurkezteko.

18:00
23:59

Otxarkoagako jaiak

Otxarkoaga - Txurdinaga | Jaiak

Otxarkoagako jaiek bigarren asteburuari helduko diote. Egitarau zabala eta adin guztietarako jarduerak prestatu dituzte jaien azken txanpa den asteburuan. Aurten auzotarrak indarkeria sexistaren aurkako hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

16:30
20:00

Atxuriko jaiak

Bilbo

Gaurtik hasita eta hiru egunez makina bat ekitaldi prestatu dituzte Atxuriko bizilagunek eta taldeek jaietan ondo baino hobeto pasatzeko. 

Iralako jaiak 2017

Irala auzoan, Bilbo | Jaiak

Udalak ipinitako trabei aurre egin eta egitarau zabala eskainiko dute auzoko antolatzaileek. Askotariko taldeak igoko dira auzoko plazako oholtzara kontzertua ematera. Lehiaketa gastronomikoak, mendi egoerak, bertsolari txapelketa, tailerrak, kuadrila txapelketa eta jarduera mordoa prestatu dute bi aste iraungo dituen auzoko jaietan. Aurten, gainera, euskal preso politikoei elkartasuna emateko 350 lasto altxaketa egingo dituzte jaien azkenengo egunean. 

Iralako jaiak 2017 Irala auzoan

22:00

Iralako jaiak

Bilbo

Aurten, Iralako Jai Batzordeak erronka handiei egin behar izan diete aurre. Alde batetik, "belaunaldi aldaketa nabarmena" bizi du auzoko Jai Batzordeak: gazte talde berria sartu da batzordean. Bertako kide den Andoni Somalomaren arabera sarrera jendetsu horrek "erabat aberastu" du lantaldea. 

Iberdrola Bilbao World Sup Challenge

Bilboko itsadarra, Bilbo | lasterketa

Iberdrola Bilbao World Sup Challenge paddle surfeko nazioarteko txapelketaren bosgarren edizioa ospatuko du Bilbok. Edozein adineko pertsonek parte hartu ahal izango dute lasterketan, gaur ireki da lasterketan izena emateko epea.

Iberdrola Bilbao World Sup Challenge Bilboko itsadarra