Jaien azken txanpan da Basurtu. Gaur, diana, apar jaia, dantza emanaldia, txokolatada, bingoa eta gozo-eltzea ospatuko dira auzoko jaiei amaiera emateko.
Errealitate birtuala, 360ºko zinema, 3Dko inprimagailuak eta dronea protagonista izango dira BECen ospatzen den teknologia berrien topagunean. Aurten 38 hitzaldi eta tailer antolatu dituzte hainbat gairen inguruan.
San Inazio jaietan bete-betean da. Gaur Gazte Eguna ospatuko du Aiaraldeko Sound System, Akerjenbe Sound Sistema eta Zoroen Kluba musika taldeekin. Egunean zehar umeentzako hainbat ekintza egingo dira eta arratsaldean bitxa jaia egingo dute. Ez ahaztu bainujantzia ekartzeaz!
Aurten San Inazioko Jai Batzordeak 40 urte beteko ditu, eta horregatik izango dira jaiak XL tamainakoak. Umeentzako eta nagusientzako programazioa indartu dute batzordekideek, eta jarduerak auzo osora zabalduko dituzte.