Zipi & Zape eta kapitainaren irla filma euskaraz eta gaztelaniazko azpitituluekinproiektatuko da gaur Altamirako pilotalekuan 21:30etatik aurrera. Lehenago, Renovable film laburra eskainiko dute. Proiekzioa publiko guztiarentzat zuzendutakoak eta doakoa da.
Jaien azken txanpan da Basurtu. Gaur, diana, apar jaia, dantza emanaldia, txokolatada, bingoa eta gozo-eltzea ospatuko dira auzoko jaiei amaiera emateko.
San Inazio jaietan bete-betean da. Gaur Gazte Eguna ospatuko du Aiaraldeko Sound System, Akerjenbe Sound Sistema eta Zoroen Kluba musika taldeekin. Egunean zehar umeentzako hainbat ekintza egingo dira eta arratsaldean bitxa jaia egingo dute. Ez ahaztu bainujantzia ekartzeaz!
Aurten San Inazioko Jai Batzordeak 40 urte beteko ditu, eta horregatik izango dira jaiak XL tamainakoak. Umeentzako eta nagusientzako programazioa indartu dute batzordekideek, eta jarduerak auzo osora zabalduko dituzte.