San Inazio jaietan bete-betean da. Gaur Gazte Eguna ospatuko du Aiaraldeko Sound System, Akerjenbe Sound Sistema eta Zoroen Kluba musika taldeekin. Egunean zehar umeentzako hainbat ekintza egingo dira eta arratsaldean bitxa jaia egingo dute. Ez ahaztu bainujantzia ekartzeaz!
Aurten San Inazioko Jai Batzordeak 40 urte beteko ditu, eta horregatik izango dira jaiak XL tamainakoak. Umeentzako eta nagusientzako programazioa indartu dute batzordekideek, eta jarduerak auzo osora zabalduko dituzte.