Paul Auster 4 3 2 1 eleberri berria aurkeztuko du Bilbon irailaren 6an. Istorioak maitasuna, laguntasuna, familia, artea, politika eta heriotza uztartzen ditu, protagonistak bizi izandako ibilbide desberdinak azaleratuz.
Eszenaratze original eta apartarekin Londresetik dator obra. Gaur 20:00etan lehenengo emanaldia eskainiko du Arriaga Antzokian eta irailaren 10era bitartean iraungo du.
Ondo pasatzeko aukera zabala izango da Olabeagako jaietan, ohi bezala. Ez dira faltako umeentzako jarduerak, lehiaketa gastronomikoak eta dantzan eta kantuan aritzeko ekitaldiak.
Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako Zamakolada jazo zen zenbait leku ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira eta ostiral arratsaldeetan bakarrik egingo dituzte euskaraz.