2017-2018 denboraldiko lehenengo emanaldia Azkuna Zentroko Kulturen Atarian izango da, 19:00etan. Postdata: maite zaitut... titulupean, Bandako 45 musikarik baino gehiagok, Isabel Maria Rubio zuzendari gonbidatuaren zuzendaritzapean, errepertorio zabala eskainiko diete era guztietako entzuleei.
Sare dinamikako lantaldea berriro ere martxan da. Abuztua pasata, ostiral honetan mobilizazio eguna dugu. Inoiz gelditu ez den dinamikaren indar eta determinazioarekin preso, deportatu eta exiliatuak etxera ekarriko ditugu. Zain izango zaitugu!!!
Eszenaratze original eta apartarekin Londresetik dator obra. Gaur 20:00etan lehenengo emanaldia eskainiko du Arriaga Antzokian eta irailaren 10era bitartean iraungo du.
Ondo pasatzeko aukera zabala izango da Olabeagako jaietan, ohi bezala. Ez dira faltako umeentzako jarduerak, lehiaketa gastronomikoak eta dantzan eta kantuan aritzeko ekitaldiak.
Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako Zamakolada jazo zen zenbait leku ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira eta ostiral arratsaldeetan bakarrik egingo dituzte euskaraz.
Auzotarren gogo eta grinari esker berreskuratu zituzten Arabellan auzoko jaiak. Ekinean jarraitzen dute urtez urte Arabellako bizilagun, elkarte, merkatari eta ostalariek. Mahatserriari bizi eta alai eusten.
Izan duen harrera ona dela medio, Euskalduna Jauregiak irailaren 7, 8 eta 9an ere Cabaret Chihuahua ikuskizuna eskainiko du.
Finala igandean izango da, Ibarrekolandako kontserbatorioko auditorioan, 13:00etatik aurrera. Finalera heltzen diren hiru pertsonek Mozarten fagoterako kontzertua interpretatu beharko dute.
Hamar egunez meatzal tradizioko auzoak jaiez blaituko dira. Hainbat kontzertu eta lehiaketa gastronomiko prestatu du Ikatzi Jai Batzordeak. Gaur, ostirala, Elortegi Anayak eta Priscilla Band izango dituzte eszenatokian.
Irailaren lehen asteburuan ospatuko dituzte Solokoetxeko bizilagunek auzoko jaiak. Jai batzordeak, elkarteek, merkatariek eta ostalariek lan handia egin dute auzolanean aurtengo jaiak antolatzen.