Bozkatu erabakitzeko. Demokrazia lelopean, La Casillatik abiatuko da manifestazioa 17:30ean. Kataluniako herritarren "gehiengoaren borondateari begirunea eta errespetua adierazteko" ekitaldia izango da.
Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako Zamakolada jazo zen zenbait leku ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira eta ostiral arratsaldeetan bakarrik egingo dituzte euskaraz.
Hamar egunez meatzal tradizioko auzoak jaiez blaituko dira. Hainbat kontzertu eta lehiaketa gastronomiko prestatu du Ikatzi Jai Batzordeak. Gaur, ostirala, Elortegi Anayak eta Priscilla Band izango dituzte eszenatokian.
Bideo esperimentalen jaialdiak gaurtik eta irailaren 28ra arte leku izango du BilbaoArten eta Mariaren Bihotza plazako Saren. Gaur inaugurazio-Cocktaila, Espainiako zinema esperimentala eta Beatriz Sanchezen Atom Rhumba, Sonic Trash eta Cabezafuego bideoklipen proiekzioa egingo dute.
Asteazkenean hirukote ezagunaren azken ikuskizuna izango denaren Arriagako 17 funtzioetako lehenengoa eszenaratuko dute. Ikusleek ikuskizunaren ardatza osatuko duten sketch-ak aukeratu ahal izan dituzte Tricicleren Facebookaren eta webgunearen bitartez. Obra urriaren 1era arte ikusgai izango da.
Gaurtik irailaren 28ra bitartean ospatuko da erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegian eta Euskadin komikiaren munduan izandako mugimendu nagusienak bilduko ditu. Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.
Auzo mahatsorriak irailaren 13tik 17ra bitartean jaiak ospatuko ditu. Mallona Berria Kultur Elkarteak urtero bezala egitarau zabala prestatu du auzoko jaietan. Marmitako lehiaketa, Guitarpoteoa, mozorro lehiaketa, berbenak eta beste asko. Igandean Mallonako galtzadetako V. igoera herrikoiari ekingo diote.
Jaialdiaren 6. edizioan, irailaren 15etik 17ra, hainbat tailer, ekimen gastronomiko, ur-ekintza, motor klasikoen erakusketa eta kontzertu antolatu dituzte. Museoaren erakusketarako sarrera euro batekoa izango da, eta iraila eta urria bitartean asteartetan doakoa.