Filosofian doktorea, San Adreseko Unibertsitateko irakasle-ikerlaria eta aldaketarako prozesuko partaidea da, besteak beste, Silvya de Alarcon boliviarra. Asteazkenean, hilak 27, América Latina: Nueva fase en disputa izeneko hitzaldia eskainiko du La Bolsa udaltegian 19:00etan. GITE-IPES, Parte Hartuz eta UPV/EHUk antolatutako ekimena da.
Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako Zamakolada jazo zen zenbait leku ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira eta ostiral arratsaldeetan bakarrik egingo dituzte euskaraz.
Bideo esperimentalen jaialdiak gaurtik eta irailaren 28ra arte leku izango du BilbaoArten eta Mariaren Bihotza plazako Saren. Gaur inaugurazio-Cocktaila, Espainiako zinema esperimentala eta Beatriz Sanchezen Atom Rhumba, Sonic Trash eta Cabezafuego bideoklipen proiekzioa egingo dute.
Asteazkenean hirukote ezagunaren azken ikuskizuna izango denaren Arriagako 17 funtzioetako lehenengoa eszenaratuko dute. Ikusleek ikuskizunaren ardatza osatuko duten sketch-ak aukeratu ahal izan dituzte Tricicleren Facebookaren eta webgunearen bitartez. Obra urriaren 1era arte ikusgai izango da.
Gaurtik irailaren 28ra bitartean ospatuko da erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegian eta Euskadin komikiaren munduan izandako mugimendu nagusienak bilduko ditu. Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.
Porco Bravo taldea izango da gau honetako talderik potenteena gaur hasten diren Zorrotzako jaietan. Barakaldoko taldeak hasiera emango dio 10 egunetako jaiari, Gallego abeslariaren ikuskizun paregabeak jaietan murgilduaraziko ditu han bilduko diren guztiak.
Gaur Uribarri eta Matikoko jaiak hasiko dira. Erromeria izango dugu gaur protagonista giroa era onean hasteko. Gabezin taldea izango da jendea dantzatzen jarriko duena metro geltoki barriaren alboan, Eskoletako Kanpan.
Kirolaren Europako Asteak jarduera fisikoz beteko ditu bilboko kaleak. Bertan, prestakuntza-jardunaldiak eta familientzako nahiz adinekoentzako jarduerak egongo dira.