Osteguna, irailak 28

Berbaldia: ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’

Bidarte Udaltegia, Deustualdea

Datorren ostegunean, irailaren 28a, 'Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain' berbaldia eskainiko dute Ainhoa Arbaizak eta Joxe Pikabeak. Arbaizak '75 ordu euskaraz' egitasmoan parte-hartu du eta Pikabeak 'Baietz 40 egun euskaraz'en. Biek euren esperientziak kontatuko dizkigute. Horretaz gain, eurekin berriketan egoteko aukera egongo da. Ez galdu! 11 EGUN EUSKARAZ martxan da!

Berbaldia: ‘Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain’ Bidarte Udaltegia

Datorren ostegunean, irailaren 28a, 'Euskaraz bizitzeko esperientziak: Lasarte eta Agurain' berbaldia eskainiko dute Ainhoa Arbaizak eta Joxe Pikabeak. Arbaizak '75 ordu euskaraz' egitasmoan parte-hartu du eta Pikabeak 'Baietz 40 egun euskaraz'en. Biek euren esperientziak kontatuko dizkigute. Horretaz gain, eurekin berriketan egoteko aukera egongo da. Ez galdu! 11 EGUN EUSKARAZ martxan da!

17:00

Elkarretaratzea: "A6 autobusearen prezio igoerari ez"

Deustualdea

Tarifa arrunta izango du A6 Bilbobusak 20018tik aurrera. Bihotzaran Arangoitiko auzo elkarteak gaur, hilak 28, elkarretaratzea deitu du Udaletxe aurrean prostesta egiteko, "A6 autobusaren prezio igoerari ez" lelopean. Udaletxe barruan, zinegotziak Udalbatzako Osoko Bilkuran batzartuta egon dira.    

19:30

XIV.AMP 'Pleguak'

Okela Sormen Lantegia, Bilbo

Okela Sormen Lantegiak ARTISTEN MEETING POINTAREN XVI. edizioa ospatuko du irailaren 28tik urriaren 12ra bitartean: XIV.AMP 'Pleguak'. 

XIV.AMP 'Pleguak' Okela Sormen Lantegia

Okela Sormen Lantegiak ARTISTEN MEETING POINTAREN XVI. edizioa ospatuko du irailaren 28tik urriaren 12ra bitartean: XIV.AMP 'Pleguak'. 

20:00

Aferak, bertso dinamika

Deustualdea

Bertsolari gazteei ingurune informalean, lagunarte giroan, kantatzeko aukera emango die gaurtik aurrera Deustuko Herriko tabernak Elorri bertso eskolarekin elkarlanean antolatutako Aferak egitasmo berriaren bitartez.

14:00
20:00

Zamakolada bisita gidatuak

Done Bikendi eliza, Bilbo | Bisita gidatua

Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako Zamakolada jazo zen zenbait leku ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira eta ostiral arratsaldeetan bakarrik egingo dituzte euskaraz.

Zamakolada bisita gidatuak Done Bikendi eliza

Irailaren 5etik 30era oinezko ibilbidea proposatuko zaie partaideei, Done Bikendi elizan abiatuta, XIX. mendearen hasierako Zamakolada jazo zen zenbait leku ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira eta ostiral arratsaldeetan bakarrik egingo dituzte euskaraz.

18:00
23:59

Bideodromo Jaialdia

BilbaoArte, Alde Zaharra | Jaialdia

Bideo esperimentalen jaialdiak gaurtik eta irailaren 28ra arte leku izango du BilbaoArten eta Mariaren Bihotza plazako Saren. Gaur inaugurazio-Cocktaila, Espainiako zinema esperimentala eta Beatriz Sanchezen Atom Rhumba, Sonic Trash eta Cabezafuego bideoklipen proiekzioa egingo dute.

Bideodromo Jaialdia BilbaoArte

Bideo esperimentalen jaialdiak gaurtik eta irailaren 28ra arte leku izango du BilbaoArten eta Mariaren Bihotza plazako Saren. Gaur inaugurazio-Cocktaila, Espainiako zinema esperimentala eta Beatriz Sanchezen Atom Rhumba, Sonic Trash eta Cabezafuego bideoklipen proiekzioa egingo dute.

20:00
18:00

Tricicle: 'Hits'

Arriaga Antzokia, Bilbo

Asteazkenean hirukote ezagunaren azken ikuskizuna izango denaren Arriagako 17 funtzioetako lehenengoa eszenaratuko dute. Ikusleek ikuskizunaren ardatza osatuko duten sketch-ak aukeratu ahal izan dituzte Tricicleren Facebookaren eta webgunearen bitartez. Obra urriaren 1era arte ikusgai izango da.

Tricicle: 'Hits' Arriaga Antzokia

Asteazkenean hirukote ezagunaren azken ikuskizuna izango denaren Arriagako 17 funtzioetako lehenengoa eszenaratuko dute. Ikusleek ikuskizunaren ardatza osatuko duten sketch-ak aukeratu ahal izan dituzte Tricicleren Facebookaren eta webgunearen bitartez. Obra urriaren 1era arte ikusgai izango da.

10:30
13:30

Euskal Komikia Erakusketa

Foru Liburutegia, Bilbo | Erakusketa

Gaurtik irailaren 28ra bitartean ospatuko da erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegian eta Euskadin komikiaren munduan izandako mugimendu nagusienak bilduko ditu. Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.

Euskal Komikia Erakusketa Foru Liburutegia

Gaurtik irailaren 28ra bitartean ospatuko da erakusketa Bizkaiko Foru Liburutegian eta Euskadin komikiaren munduan izandako mugimendu nagusienak bilduko ditu. Liburutegira sartzeko NANa, pasaportea edota Liburutegiko Txartela aurkeztu behar da.

19:00
21:00

Zorrotzako Jaiak

Zorrotza, Bilbo | Jaiak

Porco Bravo taldea izango da gau honetako talderik potenteena gaur hasten diren Zorrotzako jaietan. Barakaldoko taldeak hasiera emango dio 10 egunetako jaiari, Gallego abeslariaren ikuskizun paregabeak jaietan murgilduaraziko ditu han bilduko diren guztiak.

Zorrotzako Jaiak Zorrotza

Uribarri eta Matikoko Jaiak

Uribarri eta Matiko, Uribarri | Jaiak

Gaur Uribarri eta Matikoko jaiak hasiko dira. Erromeria izango dugu gaur protagonista giroa era onean hasteko. Gabezin taldea izango da jendea dantzatzen jarriko duena metro geltoki barriaren alboan, Eskoletako Kanpan.

Uribarri eta Matikoko Jaiak Uribarri eta Matiko

Gaur Uribarri eta Matikoko jaiak hasiko dira. Erromeria izango dugu gaur protagonista giroa era onean hasteko. Gabezin taldea izango da jendea dantzatzen jarriko duena metro geltoki barriaren alboan, Eskoletako Kanpan.

09:00
14:00

Kirolaren Europako Asteako ekintzak

BIlbo, Bilbo | Kirol ekitaldia

Kirolaren Europako Asteak jarduera fisikoz beteko ditu bilboko kaleak. Bertan, prestakuntza-jardunaldiak eta familientzako nahiz adinekoentzako jarduerak egongo dira.

Kirolaren Europako Asteako ekintzak BIlbo