Udagoinenko Osterak Bilbon egingo duen bigarren ekitaldi honetan Su Ta Gar taldea ikusteko aukera egongo da. Eibarrreko taldea, ohizko emanaldietara itzuli da berriro, eta betiko grina mantentzen dutela erakutsiko dute Kafe Antzokian.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatzekoa den 11 Egun Euskaraz ekimenean dagoeneko 707 pertsonak eman dute izena. Deustualdean euskararen erabilera sustatzea xede duen proiektua abian da eta jendearen partaidetza ezinbestekoa izango da.