Turismoak hiriak eta, batik bat, erdigune eta alde zaharrak eraldatu ditu azken urteotan Bilbon, Donostian eta beste hamaikatxo herri eta hiritan. EH Tourist plataformak ostiralean eta larunbatean antolatu dituen jardunaldietan turismoaren inguruan hausnar egitera gonbidatu ditu hainbat lagun kiritiko.
Elikadura burujabetza bultzatzea eta saretzea xede duen proiektua da Labore Bilbo. Gaur goizean bazkideentzako ireki ditu ateak denda itxurako kontsumo elkarteak Santuxun, Haro plazan, 500 metro karratuko lokalean. Arratsaldeko 19:00etan, guztientzako ate irekiera egingo dute.
Bidebarrieta Kulturguneak, bariku honetan, Euskerearen Egunaren ospakizunakaz emongo deutso programazino berezi bati hasierea, Miren Agur Meabe eta Anjel Lertxundiren eskutik.
2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusia abenduaren 17an izango da BECen. Azken finalaurrekoa Iruñean jokatuko da asteburuan, baina, Bilboko auzoetan, bertsotan murgiltzeko lau ekitaldi-txiki antolatu dituzte aste honetarako.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatzekoa den 11 Egun Euskaraz ekimenean dagoeneko 707 pertsonak eman dute izena. Deustualdean euskararen erabilera sustatzea xede duen proiektua abian da eta jendearen partaidetza ezinbestekoa izango da.
Joan den otsailean hasitako Orue txaletaren historia berreskuratzeko ikerketak Andrea Heuschmid pedagogoa hunkitu du. Besteak beste, BERTON aldizkarian argitaratutako albistearen haritik tiraka hainbat lagun batu direlako emakumeen kartzela izan zen eraikineko errealitate izkutua argitara ekartzeko proiektura.
Bizkaiko Elikagaien Bankuak abenduaren 1ean eta 2an izango den bere 5. Elikagaien Bilketa Handia aurkeztu du. Bertan jasoko den janaria 30.000 pertsonei laguntzeko erabiliko da.