Bilborocken egingo den jaiarekin amaiera emango diote Harrapazank 2017ko edizioari. Bertan, Izarren hautsa talentuen eskolan hiruhileko honetan parte hartu duten 60 gazteek egin duten aurrerakuntza ikusiko da. Klikazank gincana birtualaren eta Instagram eta Twitter sare sozialetako selfien lehiaketaren sariak ere banatuko dira.
Zapatu honetan, abenduak 2, 20:15ean Atxuriko Gizakundearen eleizan “Atxuri Kantan” izeneko Musika koraleko zikloaren barruan, Iraurgi, Ariztondo eta Garaizarko Matsorrien kontzertua izango dogu.
Azaroaren 23tik abenduaren 3ra gauzatzekoa den 11 Egun Euskaraz ekimenean dagoeneko 707 pertsonak eman dute izena. Deustualdean euskararen erabilera sustatzea xede duen proiektua abian da eta jendearen partaidetza ezinbestekoa izango da.
Joan den otsailean hasitako Orue txaletaren historia berreskuratzeko ikerketak Andrea Heuschmid pedagogoa hunkitu du. Besteak beste, BERTON aldizkarian argitaratutako albistearen haritik tiraka hainbat lagun batu direlako emakumeen kartzela izan zen eraikineko errealitate izkutua argitara ekartzeko proiektura.
Bizkaiko Elikagaien Bankuak abenduaren 1ean eta 2an izango den bere 5. Elikagaien Bilketa Handia aurkeztu du. Bertan jasoko den janaria 30.000 pertsonei laguntzeko erabiliko da.