Asteartea, abenduak 12

06:00

Hezkuntza publikoaren greba

Bilboko Epaitegiaren aurrean, Bilbo | Greba

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoak bost greba egun egingo ditu. Haurreskolek, garbitzaileek eta sukaldariek, heziketa bereziko langileek, irakaskuntzak eta azkenik, kolektibo guztiak batera, greba egunak egingo dituzte.

Hezkuntza publikoaren greba Bilboko Epaitegiaren aurrean

Unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoak bost greba egun egingo ditu. Haurreskolek, garbitzaileek eta sukaldariek, heziketa bereziko langileek, irakaskuntzak eta azkenik, kolektibo guztiak batera, greba egunak egingo dituzte.

18:30

Elkarretaratzea: 'Hau ez da plana'

San Frantziskoko udaltegia, Bilbo

Hau ez da plana goiburuarekin, Bilboko Udalaren Auzokizuna 2020 plana salatuko dute Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzotarrek elkarretaratzea eginez gaur, 18:30ean, Plan Komunitarioaren Mahai Politikoa batzartzen den unean.

Elkarretaratzea: 'Hau ez da plana' San Frantziskoko udaltegia

Hau ez da plana goiburuarekin, Bilboko Udalaren Auzokizuna 2020 plana salatuko dute Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabalako auzotarrek elkarretaratzea eginez gaur, 18:30ean, Plan Komunitarioaren Mahai Politikoa batzartzen den unean.

19:00

Zirika gunearen berrirekiera

Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Joan den irailetik bere ateak itxita izan ditu Ronda kaleko Zirika herri guneak. Gaur arratsaldean ekitaldi "xume batekin" berrabiaraziko dute "espazio errebelde, internazionalista eta feministaren" ohiko martxa.

Zirika gunearen berrirekiera Zirika! Herri Gunea

Joan den irailetik bere ateak itxita izan ditu Ronda kaleko Zirika herri guneak. Gaur arratsaldean ekitaldi "xume batekin" berrabiaraziko dute "espazio errebelde, internazionalista eta feministaren" ohiko martxa.

19:30

Irakurketa dramatizatua: 'Euskeraren izen poetikoak ikuskizunak'

Biba, Alde Zaharra

Mikel Martinez aktoreak Gabriel Aresti idazleari buruzko irakurketa dramatizatua eskainiko du gaur, Biba kultur gunean, 19:30etik aurrera. “Gabriel Arestiren hitzaldi potente, mamitsu, eder, teatral baten irakurketa dramatizatua” izango da.

Irakurketa dramatizatua: 'Euskeraren izen poetikoak ikuskizunak' Biba

Mikel Martinez aktoreak Gabriel Aresti idazleari buruzko irakurketa dramatizatua eskainiko du gaur, Biba kultur gunean, 19:30etik aurrera. “Gabriel Arestiren hitzaldi potente, mamitsu, eder, teatral baten irakurketa dramatizatua” izango da.

11:54
11:54

Bilbao Mendi Film

Bilbo, Bilbo | Jaialdia

Bilbao Mendi Film jaialdiaren 10. edizioa aurkeztu dute, eta abenduaren 8tik 17ra Bilbo mendizalea izango da. Aurten, 51 film egongo dira ikusgai Sail Ofizialean eta, urtero lez, mendiko gaiak, estiloak eta jarduerak jorratu eta erakutsiko dituzte.

Bilbao Mendi Film Bilbo

18:00

Zine Kontari

Campos Antzokia, Abando - Indautxu

Denboran zehar sortutako euskarazko lan zinematografikoak ezagutzera ematea du helburu Zine Kontari zikloak. Hirugarren urtez, Campos Antzokian, formatu eta genero ezberdinetako euskarazko film labur eta luzeen aukeraketa bat eskainiko dute, doan, Euskal Herriko Gidoigileen Elkarte Profesionalak eta SGAE Fundazioak. 

Zine Kontari Campos Antzokia