Igandea, otsailak 4

12:00
14:00

Agate Deuna Abusu auzoan

Abusu, Abusu | Jaialdia

Otsailaren 4ean, goizean, Abusu auzoan Agate Deuna jaia antolatu dute. Umeentzako tailerrak, erromeria eta nola ez, Abusutarren Abesbatzak Agate Deuna abestuko dute auzoan zehar.

Agate Deuna Abusu auzoan Abusu

Otsailaren 4ean, goizean, Abusu auzoan Agate Deuna jaia antolatu dute. Umeentzako tailerrak, erromeria eta nola ez, Abusutarren Abesbatzak Agate Deuna abestuko dute auzoan zehar.

13:00

Omenaldia Yoldanda Gonzalezi

Yoldanda Gonzalez Plazatxoan, Deustualdea

Gaurko egunez, 1980an, erail zuen eskuin muturreko talde batek Yolanda Gonzalez deustuarra Madrilen. Besteak beste, PCEko kideek gogoan dute gaur. Bere auzoan, Deustuibarran, igandean egingo diote omenaldia. 

Omenaldia Yoldanda Gonzalezi Yoldanda Gonzalez Plazatxoan

Gaurko egunez, 1980an, erail zuen eskuin muturreko talde batek Yolanda Gonzalez deustuarra Madrilen. Besteak beste, PCEko kideek gogoan dute gaur. Bere auzoan, Deustuibarran, igandean egingo diote omenaldia. 

13:00

Santa Ageda koplak Alde Zaharrean

Errondabide, Bilbo | Ibilaldia

Urtero lez, Errondabide Kultur Elkarteko kantu taldeak antolaturik, Santa Ageda bezpera egunean koplak kantatzera irtengo gara.  Aurten, Otsailak 4, igandea izango da eguna eta auzoko kaleetatik kantu jira egingo dugu, Errondabidetik 13:00etan hasita.   Beren beregi prestatutako koplez gain, aurten, Maialen Lujanbio bertso txapeldunak, 2016an idatzitako Betiko bezperako koplak ere kantatuko ditugu.   Ondoren, euskal kanta herrikoiak abestuz, kantu poteoan jardungo gara!   Animatu! Kantatzen duen Herria ez da inoiz hilko!

Santa Ageda koplak Alde Zaharrean Errondabide

Urtero lez, Errondabide Kultur Elkarteko kantu taldeak antolaturik, Santa Ageda bezpera egunean koplak kantatzera irtengo gara.

 Aurten, Otsailak 4, igandea izango da eguna eta auzoko kaleetatik kantu jira egingo dugu, Errondabidetik 13:00etan hasita.
 
Beren beregi prestatutako koplez gain, aurten, Maialen Lujanbio bertso txapeldunak, 2016an idatzitako Betiko bezperako koplak ere kantatuko ditugu.
 
Ondoren, euskal kanta herrikoiak abestuz, kantu poteoan jardungo gara!
 
Animatu! Kantatzen duen Herria ez da inoiz hilko!

19:00

Deustuko Agate Deuna

Done Petri Plaza, Deustualdea | Ekitaldia

Urtero bezala, Bihotz Alai Folklore Taldea eta Kantugintza Taldea aurten ere kantuan ibiliko dira kalez kale Deustun barrena Agate Deunaren bezperan. Horretarako, hurrengo igandean, otsailak 4, Done Petri plazan elkartuko dira, 19:00etan. Hortik abiatuko dira txistularien doinuek lagunduta, betiko abestiak ozen kantatzen. Bihotz Alai Folklore Taldearen eta Berbaizu Euskara Elkartearen arteko elkarlanari esker urtero antolatzen den ekintza da. 

Deustuko Agate Deuna Done Petri Plaza

Urtero bezala, Bihotz Alai Folklore Taldea eta Kantugintza Taldea aurten ere kantuan ibiliko dira kalez kale Deustun barrena Agate Deunaren bezperan.

Horretarako, hurrengo igandean, otsailak 4, Done Petri plazan elkartuko dira, 19:00etan. Hortik abiatuko dira txistularien doinuek lagunduta, betiko abestiak ozen kantatzen.

Bihotz Alai Folklore Taldearen eta Berbaizu Euskara Elkartearen arteko elkarlanari esker urtero antolatzen den ekintza da. 

10:16
10:16

Alde Zaharreko I. Kroketa Lehiaketa

Alde Zaharra, Alde Zaharra | Lehiaketa

Urtarrilaren 22tik, otsailaren 4ra arte, Alde Zaharreko tabernek, kafetegiek eta jatetxeek lehiaketan parte hartuko dute. Izena emateko epea zabalik jarraitzen du. 

Alde Zaharreko I. Kroketa Lehiaketa Alde Zaharra

Urtarrilaren 22tik, otsailaren 4ra arte, Alde Zaharreko tabernek, kafetegiek eta jatetxeek lehiaketan parte hartuko dute. Izena emateko epea zabalik jarraitzen du. 

18:00
19:30

Asmatzaile, ikertzaile izateko, BIZILABE

Deustuko Udaltegia, Deustualdea

Astelehenetan, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak. 12-14 urteko neska-mutilentzako da. Kuota arrunta: 15 €/ hiruhileko Familia ugaria: 10 €/hiruhileko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/hiruhileko

Asmatzaile, ikertzaile izateko, BIZILABE Deustuko Udaltegia

Astelehenetan, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak. 12-14 urteko neska-mutilentzako da. Kuota arrunta: 15 €/ hiruhileko Familia ugaria: 10 €/hiruhileko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/hiruhileko

19:00
12:00

'Herriok bidean' jardunaldiak

Zirika! Herri Gunea, Bilbo

Komite Internazionalistak erakundeak urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra arte Herriok bidean. Bide-orriak askapen nazional eta sozialerako jardunaldiak antolatu ditu Bilbon.

'Herriok bidean' jardunaldiak Zirika! Herri Gunea

Komite Internazionalistak erakundeak urtarrilaren 29tik otsailaren 4ra arte Herriok bidean. Bide-orriak askapen nazional eta sozialerako jardunaldiak antolatu ditu Bilbon.

18:00
23:00

Deustuko inauteriak

Deustualdea

Otsailaren 4ra arte ospatuko ditugu aurten deustuarrok inauteriak, beraz ekin eta bukatu lehenbailehen zuen karroza eta mozorroak. Deustuko inauterien 41. urteurren honetan, ostiraletik igandera arte iraungo duen egitarau oparoa prestatu dugu Deustuko Jai Batzordeko kideok, adin eta gustu guztiak asetzeko.