Bilboko udaletxearen aurrean protesta jendetsua burutu dute aste honetan adinekoek. Pentsioak Kontsumoko Prezioen Indizea baino gutxiago igo direla eta horrela erosteko ahalmena galtzen jarraituko dutela salatu dute. Horrez gain, protestekin jarraituko dutela adierazi dute.
Astelehenetan, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak. 12-14 urteko neska-mutilentzako da. Kuota arrunta: 15 €/ hiruhileko Familia ugaria: 10 €/hiruhileko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/hiruhileko
Bilbo Zaharra Forumen Domingo Agirreren Kresala liburuari begira ibiliko dira hurrengo hiru egunetan Euskaltzaindiaren egoitzan, Plaza Barrian.