"Etsituta" daude Zorrotzako Taldeen Koordinadorako kideak. Duela urtebete, Bilboko Udaleko Osoko Bilkurak Zorrotza zeharkatzen duen trenbidea lurperatzeko koordinakundearen eskaria babestu zuen. Harrezkero, aurrerapausorik ez dela izan diote.
Kezka sortu du nonahi, baita Bilbon ere, arraza beltzeko hainbat pertsonaren aurka Italiako Macareta hirian Lega Nord alderdiko kide batek eginiko erasoak. SOS Racismo Bizkaiak eta Sare Antifaxista elkarteak elkarretaratzea deitu dute gaur Italiako Kontsulatuaren aurrean.
Astelehenetan, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak. 12-14 urteko neska-mutilentzako da. Kuota arrunta: 15 €/ hiruhileko Familia ugaria: 10 €/hiruhileko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/hiruhileko
Bilbo Zaharra Forumen Domingo Agirreren Kresala liburuari begira ibiliko dira hurrengo hiru egunetan Euskaltzaindiaren egoitzan, Plaza Barrian.