Irizpideak "bat-batean" aldatu ostean, Espainiako gobernua erresidentzia baimena ukatzen ari da saltzaile ibiltari diren autonomoei. Bihar Mbolo Moye Doole 'manteroen' elkarteak kontzentrazioa egingo du Gobernu Ordezkaritzaren Atzerritarren Bulegoaren aurrean "klandestinitatera itzularaziko dituen" neurriaren aurka protesta egiteko.
Gaur, otsailak 14, 17:00etan Santutxuko udaltegian, buruarinen tailerra.
Sortu alderdiak eta Iratzar Fundazioak Erria aldizkaria kaleratu dute. "Komunitatea trinkotzeko eta formazio ideologikorako tresna izan nahi du, baina modu atsegin eta dibulgatiboan", arduradunen arabera. Aldizkariaren bizpahiru ale argitaratuko dira urtean, "mardula baita, lasaitasunez eta gozatuz irakurtzekoa". Bihar, otsailak 14, Adaxka gunean aurkeztuko dute aldizkaria, besteak beste, Arkaitz Rodriguez, Floren Aoiz, Elena Beloki eta Anton Olariagak.
Hotzaldi bete-betean, kalean lo egiten duten etxegabeen egoera dela eta, arreta deitzeko ekintza antolatu du Ongi Etorri Errefuxiatuak Bizkaia plataformak. "Zertan ari dira Udala eta Foru Aldundia", galdera luzatu du plataformak sare sozialen bitartez. Bihar, otsailak 14, Kale Nagusian, Corte Inglesaren parean elkarretaratzea egingo dute plataformako lagunek. Bilbotarrei dei egin diete lo-zakuak eta kartoiak eraman eta ekimenean parte hartzeko.
Bilbao: alegia posmodernoa goiburua du Hordago-El Salto aldizkariaren 10 zenbakiak. Otsaileko zenbakiak, alegia. Bihar, otsailak 14, Louise Michel liburu-dendan (Elkano 27) aurkeztuko dute 19:00etan.
Astelehenetan, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak. 12-14 urteko neska-mutilentzako da. Kuota arrunta: 15 €/ hiruhileko Familia ugaria: 10 €/hiruhileko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/hiruhileko
Aisialdiaren arloko euskarazko zerbitzuak eskaintzea da Ikusi eta Ikasi programaren lehentasunezko helburua. Ikusi eta Ikasi programa Bilboko Udaleko Euskara, eta Hezkuntza Sailak bultzatzen du Topagunea euskara arloko elkarteen federazioaren lankidetzaz, 2 eta 8 urte bitarteko neska-mutilei kultur jarduerak eskaintzeko asmoz.
Zinegoak Jaialdiak otsailaren 14tik 18ra arte, proiekzio, jai eta hainbat jarduera desberdin antolatu ditu Bilboko erakundeekin, elkarteekin eta mugimenduekin elkarlanean.