Eduki kritikoa eta aisialdia nahastuko dituen "ostegun kulturala" antolatu dute gaur, hilak 15, Sarrikon Ekonomia Kritikoko Taldeko kideek (EKT).
Gure Esku Dagok eta Erabakizaleak abokatuen elkarteak Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren areto nagusian ekitaldia antolatu dute, preso politiko katalanei eta gainerako errepresaliatuei elkartasuna adierazteko, ikuspuntu juridikotik gogoeta egiteko eta ANC eta Omnium Cultural entitateei ahotsa eskaintzeko.
Astelehenetan, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak. 12-14 urteko neska-mutilentzako da. Kuota arrunta: 15 €/ hiruhileko Familia ugaria: 10 €/hiruhileko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/hiruhileko
Aisialdiaren arloko euskarazko zerbitzuak eskaintzea da Ikusi eta Ikasi programaren lehentasunezko helburua. Ikusi eta Ikasi programa Bilboko Udaleko Euskara, eta Hezkuntza Sailak bultzatzen du Topagunea euskara arloko elkarteen federazioaren lankidetzaz, 2 eta 8 urte bitarteko neska-mutilei kultur jarduerak eskaintzeko asmoz.
Zinegoak Jaialdiak otsailaren 14tik 18ra arte, proiekzio, jai eta hainbat jarduera desberdin antolatu ditu Bilboko erakundeekin, elkarteekin eta mugimenduekin elkarlanean.