Indaba lehiaketari garrantzia emateko, Aratusteak beharrean, 'Putxeratusteak' ospatuko dituzte bihar, otsailak 17, Arangoiti auzoan.
Eguna: otsailak 17 larunbata. Lekua: Zirika Herri Gunean (Ronda, 12, Bilbo).
Martxoaren 8ko Emakumeok planto greba deialdia antolatzeko asanblada irekia egingo dute bihar La Bolsan. Lantalde desberdinetan parte hartzeko aukera zabalik dago, besteak beste, greba egunean antolatuko diren ekintzen ardura hartzeko.
Larunbatean ospatuko dituzte Ibarrekolanda auzoko inauteriak. Beldurra hautatu dute mozorrotzeko gaia.
Horixe erabaki du San Inazioko Jai Batzordeak. Hortaz, larunbatean, marrazki bizidunetako pertsonaiak izango dira Lebante plazan protagonista.
Uribarriko taldeek musika hautatu dute aurtengo inauterietan mozorrotzeko gai gisa.
Sei bat grafiti egile elkartuko dira bihar Deustun, eta irabazleak Gazte Lokaleko eskaileretan bere sormen-lana egiteko aukera izango du.
Larunbatean, otsailak 17, ospatuko dituzte Irala auzoan Inauteriak. Iralako Jai Batzordeak egun osoko egitaraua prestatu du Auzotarrok, Iralagorri, Estenaga, Bizkaia taberna, Patxo eta Ludyren laguntzarekin.
Bahri Tabuk ontziaren inguruan protesta egin du Greenpeace elkarteak gaur goizean. Elkartekideek adierazi dutenez, itsasontziak Saudi Arabiara armak eramateko asmoa du, Yemengo gerran erabiltzeko. Portuan izan dira Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformako lagunak ere arma salmenta salatzen. Bihar eguerdian Plaza Eliptikoan elkarretaratzea egingo dute.
Dotore jantziko dira otsailaren 17an Bilbo Zaharreko auzokideak. Trapu dotoreenekin, auzoa Bilbily Hills bihurtuz.
Txitxardin jai batzordeak, Bekoerri elkarteak eta Auzotarrok plataformak bat egin dute Erriberako inauteriak antolatzeko eta babesteko.
Larunbatean, otsailak 17, ospatuko dute Basurtuko inauteri-jaia. Antolaketan parte hartu dute, besteak beste, Beti Jai Alai dantza taldeak eta auzoko merkatari, ostalari eta saltokiek.
Larunbat arratsalde-gauean ospatuko dituzte Altamiran auzoko Aratusteak.
Astelehenetan, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak. 12-14 urteko neska-mutilentzako da. Kuota arrunta: 15 €/ hiruhileko Familia ugaria: 10 €/hiruhileko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/hiruhileko
Zinegoak Jaialdiak otsailaren 14tik 18ra arte, proiekzio, jai eta hainbat jarduera desberdin antolatu ditu Bilboko erakundeekin, elkarteekin eta mugimenduekin elkarlanean.
Ostiralean eta larunbatean, Zorrotzako Jai Batzordeak iragarri duenez, "kristoren jaia" montatuko dute frontoian.
Santutxuko Jai Batzordearen e-posta helbidera mezua bidalita eman daiteke izena otsailaren 15era arte igandeko mozorro desfilean.