Erronda kaleko La Villa tabernan, Bertso Erronda txapelketaren hirugarren kanporaketa ospatuko da. Kasu honetan, zazpi bertsolarik hartuko dute parte gaueko 20:00etan.
Astelehenetan, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak. 12-14 urteko neska-mutilentzako da. Kuota arrunta: 15 €/ hiruhileko Familia ugaria: 10 €/hiruhileko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/hiruhileko
"Kritikotasuna landu eta alternatibak eraikitzeko" jarduera mordoa antolatu dituzte hiru egunetan zehar. Aurtengo Bilboko Herri Unibertsitatea "inoizko itzelena" izango dela aurreratu dute.