Gazte! Ozenek plan berria proposatu nahi dizue: martxoaren 3an BOGA garagardo fabrikara bisita gidatua 12€tan (dastaketa, pikotea eta bisita gidatua barne). Baietz 20 lagun bildu!!!
Urteroko bertso bazkarian luxuzko bi kantukide aurten: Xabat Galletebeitia (Lekeitio, 1986) eta Maialen Akizu (Urretxu, 1996). 10 euroan tiketak salgai Nekane Tabernan eta ikastolan bertan (ikasleak eta ikasle ohiak, 5 euroan).
Astelehenetan, Bizilabe tailerrera etorrita, nahi duzuna diseinatzeko eta nahi duzun proiektua edo ikerketa egiteko aukera izango duzu; zure laguntzaile izango dira zientzialari eta teknologo profesionalak. 12-14 urteko neska-mutilentzako da. Kuota arrunta: 15 €/ hiruhileko Familia ugaria: 10 €/hiruhileko Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta: 4 €/hiruhileko
Martxoaren 8an emakumeen greba heldu aurretik hainbat ekintza prestatu dituzte greba eguna antolatzeko eta zabalpena emateko. Gaurtik aurrera hasiko dira grebari zabalpena ematen.
Musika klasikoaren maratoia eskainiko du beste behin Musika-Musica jaialdiak Euskalduna Jauregian. XVII. edizioan, martxoaren 1etik 4ra, Europako Gerrartean sortutako konposaketa "berritu, anitz eta agorrezinak" izango dira nagusi.
Euskaitz Otxarkoagako Euskara Taldea egitasmoa aurkeztuko da asteburu honetan Bilboko auzoan. Bihar, martxoaren 3an, euskararen aldeko egun osoko jardunaldia egongo da eta, horretarako, bertso-bazkaria, trikipoteoa, erromeria eta horma-irudiaren amaiera antolatu dute.