Asteazkena, martxoak 7

19:00

'Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara'

Arriaga Antzokia, Bilbo

Orain dela mende bi Anton Abbadia etorri zen mundura Dublinen. Bertan erakutsi zioten euskaraz berbetan eta bertatik abiatu zen bere bizitzaren bidaia. Bidaia honen bukaerako paisaia Hendaiako kostaldea izan zen. Bertan altxatu baitzuen Abbadiak bere gaztelua. Txomin Heguy aktore lapurtarrak Anton Abbadiaren arima hartu eta esploratzaile, geografo, astronomo eta kulturgilearen baloreak ekarriko ditu tauletara. Bakarrizketa hau Patxo Telleriak idatzi zuen aurreneko Loraldiari hasiera emateko 2015ean. Orain moldaketa berria dakarte. Txomin Heguy eskarmentu handiko aktore eta idazlearekin batera eszenan hiru musikari izango dira: Xabi Zeberio (nyckelharpa, biolina eta kalimba), Mixel Ducau (gitarra eta klarinetea) eta Alaia Phillips Ducau (boza). Musikak antzezlanaren soinu banda gidatuko du, Irlanda, Brasil, Etiopia, Paris, Zuberoa… eremuetatik abiatuz. Sentikari honen leman Oier Guillan izango da. Loraldiaren produkzio propio honetan ezinbestekoa da Metrokoadroka eta Chimères antzerki taldeen elkarlana.

'Anton Abbadia. Dublinetik Hendaiara' Arriaga Antzokia

Manifestazioa: 'Espetxe politika hiltzailea'

Arriaga plazatik, Bilbo

Puerto de Santamariako (Cadiz) kartzelan hilik aurkitu zuten atzo Xabier Antxo Rey preso iruindarra. "Espetxe politika hiltzailea" salatzeko hainbat mobilizazio deitu dituzte Euskal Herrian. Bilbon, gaur arratsaldean. 

Manifestazioa: 'Espetxe politika hiltzailea' Arriaga plazatik

Puerto de Santamariako (Cadiz) kartzelan hilik aurkitu zuten atzo Xabier Antxo Rey preso iruindarra. "Espetxe politika hiltzailea" salatzeko hainbat mobilizazio deitu dituzte Euskal Herrian. Bilbon, gaur arratsaldean. 

11:11
21:00

Emakumeok planto!

Bilbo, Bilbo

Martxoaren 8an emakumeen greba heldu aurretik hainbat ekintza prestatu dituzte greba eguna antolatzeko eta zabalpena emateko. Gaurtik aurrera hasiko dira grebari zabalpena ematen.

Emakumeok planto! Bilbo

Martxoaren 8an emakumeen greba heldu aurretik hainbat ekintza prestatu dituzte greba eguna antolatzeko eta zabalpena emateko. Gaurtik aurrera hasiko dira grebari zabalpena ematen.

11:31
20:00

Herri Unibertsitatea ekimena

EHUko Leioako kanpusean, Bilbo | Jardunaldia

Gaurtik martxoaren 7ra arte Herri Unibertsitatea ekimena aurrera eramango dute EHUko Leioako kanpusean. Ikasle Mugimenduak antolatuta, hainbat jarduera prestatu dituzte hiru egun hauetarako.

Herri Unibertsitatea ekimena EHUko Leioako kanpusean

Gaurtik martxoaren 7ra arte Herri Unibertsitatea ekimena aurrera eramango dute EHUko Leioako kanpusean. Ikasle Mugimenduak antolatuta, hainbat jarduera prestatu dituzte hiru egun hauetarako.

19:30
19:30

Loraldia jaialdia

Bilbo

Lau sormen-haizetara lelopean, martxoaren 5etik 26ra, 30 kultur hitzordutan sormena lau haizetara zabalduko dute Loraldia jaialdiaren laugarren edizioko 200 artista partaideek Bilboko 20 bat lekutan. 