Gaur egungo bertsolaritzaz pentsatzen jarriko ditu Josu Goikoetxea kazetariak bihar, hilak 13, Bidebarrietako liburutegian Maialen Lujanbio eta Uxue Alberdi.
Udaltzaingoak gizon bat atxilotu du bere bikoteari eraso sexista egiteagatik. Gaur, hilak 13, auzotarrek erasoa salatu eta emakumeari elkartasuna adieraziko diote.
Lau sormen-haizetara lelopean, martxoaren 5etik 26ra, 30 kultur hitzordutan sormena lau haizetara zabalduko dute Loraldia jaialdiaren laugarren edizioko 200 artista partaideek Bilboko 20 bat lekutan.
Gaur emango diote hasiera aste politiko-kulturalari 7katu gaztetxean. Bosgarren edizioa izango da aurtengoa. Hitzaldiak, solasaldiak edota dokumentalen proiekzioak antolatu dituzte. Bertso Errondako final handia ostegunean izango da.