Baso-azalera handitzeko eta biodibertsitatea hobetzeko asmoarekin Baso Jardunaldiaren ekintzen artean Menako Haranean egingo den egun osoko irteera teknikoa aipatu behar da.
Lau sormen-haizetara lelopean, martxoaren 5etik 26ra, 30 kultur hitzordutan sormena lau haizetara zabalduko dute Loraldia jaialdiaren laugarren edizioko 200 artista partaideek Bilboko 20 bat lekutan.
Gaurtik martxoaren 25era luzatuko dira Deustuko jaiak. Jai gunea, ohi bezala, Botikazar parkean kokatuta egongo da zazpi txosna eta karpa batekin, "euria egitekotan, lasai eta gustura dantzatu ahal izateko", diote Jai Batzordeko kideek.