Ligan parte hartzen duten 12 traineruek denboraldiko erloju kontrako froga bakar honetan lehiatuko dira. Irteera, azken urteetan egin den modura, Udaletxeko Zubiaren ondoan kokatuta egongo da eta Bilboko IX. Bandera egongo da jokoan.
Gaur hasiko da Bilbao Bizkaia Pride jaialdia. Unai Goikoleak azaldu digunez Bilboko itsasadarra festaren erdigunea bihurtuko da larunbateko Ur Parade itsasontzi desfilearekin. Horrez gain, hainbat ekintza antolatu dituzte asteburu osorako eta jende guztia parte hartzera gonbidatu du.
Herritarrak dibertsitate funtzionala eta kiroletako inklusioari buruz sentsibilizatzea da programa berriaren helburua.
Izan arkeologo! Aurretik prestatutako indusketa arkeologiko batean parte hartuko duzu, metodologia arkeologikoa ezagutuz eta aurkitutako aztarnak elkarrekin aztertuko ditugu, nongoak diren jakiteko. Itsaspean ere arkeologia nola egiten den ikusiko duzu, eta, akaso, busti! Izena ematea: maiatzaren 14tik ekainaren 19ra Formularioa: https://goo.gl/forms/gmo4p2xMiyLJl16v1 Antolatzailea: bizilabe.bilbo@gmail.com
Bilboko hainbat auzoetan San Juan gauak prestatu dituzte. Horrez gain, Bilboko Konpartsek Etxebarria parkean egitarau berezia prestatu dute jaiaz gozatzeko. Musika, txokolatadak eta suak ez dira faltako bihar gauean.
Auzotarrek prestatutako ekintza mordoa eta urteroko jai giroa izango dira Arangotin ostiraletik uztailaren lehenera bitartean.
Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpain baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako erabiltzen diren ponpa eferbeszenteak… Aldi berean, supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta hor atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. IZENA EMATEA: maiatzaren 14tik ekainaren 19. Formularioa: https://goo.gl/forms/gmo4p2xMiyLJl16v1 Antolatzailea: bizilabe.bilbo@gmail.com