Mujeres del Mundo Babel, Ellacuría fundazioa, Torre de Babel eta Trabajadoras no Domesticadas taldeek antolatu dute elkarretaratzea. Gaur, arratsaldeko 19:00etan, Moyua plazan bilduko dira.
Izan arkeologo! Aurretik prestatutako indusketa arkeologiko batean parte hartuko duzu, metodologia arkeologikoa ezagutuz eta aurkitutako aztarnak elkarrekin aztertuko ditugu, nongoak diren jakiteko. Itsaspean ere arkeologia nola egiten den ikusiko duzu, eta, akaso, busti! Izena ematea: maiatzaren 14tik ekainaren 19ra Formularioa: https://goo.gl/forms/gmo4p2xMiyLJl16v1 Antolatzailea: bizilabe.bilbo@gmail.com
Auzotarrek prestatutako ekintza mordoa eta urteroko jai giroa izango dira Arangotin ostiraletik uztailaren lehenera bitartean.
Kosmetika-produktuak egingo dituzu, produktu naturalak erabiliz: hortzetako pasta, xanpua, ezpain baltsamoa, ilerako tinteak, gelatinazko xaboia, bainurako erabiltzen diren ponpa eferbeszenteak… Aldi berean, supermerkatuan aurkitzen diren produktuen etiketak ikertuko ditugu, eta hor atzean dagoena ulertzeko tresnak eskuratuko dituzu. IZENA EMATEA: maiatzaren 14tik ekainaren 19. Formularioa: https://goo.gl/forms/gmo4p2xMiyLJl16v1 Antolatzailea: bizilabe.bilbo@gmail.com
App Inventor software librearen bidez, Android mugikorrentzat hainbat aplikazio erreal diseinatzeko aukera emango dizu tailer honek. Aplikazio bat egiteko eman beharreko lehen pausuak eta tresnak aurkeztuko zaizkizue, aplikazio pertsonalizatu bat garatuko duzue, eta mugikorrean instalaturik eroango duzu. Hortik aurrera zuk nahi beste egingo dituzu! ZENA EMATEA: maiatzaren 14tik ekainaren 19. Formularioa: https://goo.gl/forms/gmo4p2xMiyLJl16v1 Antolatzailea: bizilabe.bilbo@gmail.com