Jarduerak irailaren 9, 16, 23 eta 30ean izango dira, Ramon Rubialen eskulturaren ondoko zabalgunean, Aiko Taldearen, Haatik Dantza Konpainiaren, Tio Teronen semeen eta Andoni Aresti Dantza Eskolaren eskutik.
Rekalde Aretoak Ander Sagastiberri artista Bilbotarraren Har bati hitz egiten ari den aurpegi bat erakusketa aurkeztuko du. Formatu handiko hiru margolan eta formatu txikiko hogeita hemezortzi lan barnebiltzen ditu erakusketak.
Aurtengo jaiak bereziak izango dira Solokoetxen, 10. urteurrena ospatuko baitute. Ostiralean hasi eta igandera bitartean ondo pasatzeko egitarau oparoa prestatu du Solokoetxeko Jai Batzordeak.